ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00024_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan, taulan baten adierazitako datuak puntu-diagrama batean jasotakoekin alderatu behar dira. Bi diagramak oso antzekoak dira eta arretaz aztertzea komeni da. Ehunekoak diagrama batean bestean baino pixka bat altuagoak direla esan behar da, laguntzeko asmoz. Mota honetako lan batean oso garrantzitsua da erantzuna ondo justifikatuta eta arrazoituta egotea; ez da besterik gabe zerbait aukeratu behar, erantzuna justifikatzeko ematen diren argudioak baitira garrantzitsuena.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, kritikoa

Gaia/k:

  • Grafikoak
  • Taulak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Problemak

Denbora:   50 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   1.