Deskripzioa: Jarduera honetan proposatu dugun lana burutzeko, ikasleen ekimena eta autonomia oso garrantzitsuak dira. Lana egiteko behar dituzten datuak taula batean jasotzen dira. Baina dokumentu honetan ez dagoen datu bat bilatu behar dute lana burutu ahal izateko: bizileku duten zonari dagokion Euskal Herriko aldearen biztanle kopurua. Baina datu horiek bilatzea zaila izan daitekeenez, ondoren datu batzuk ematen ditugu: Euskal AEn gutxi gorabehera 2 milioi biztanle daude; Nafarroan 600.000 inguru eta Iparralden 300.000 inguru. Datu horiek kontuan hartuta plan txiki bat egin behar da, zein datu kalkulatuko diren eta eskatutako txostenean nola islatuko dituzten erabakitzeko.
Gaitasun gakoak:
- Matematika, digitala, soziala eta hiritarra
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).
Erabileraren testuingurua:
Zailtasun maila:
2