ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00022_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honen bidez ikasleek taula batean adierazitako datuak interpretatu eta sektore-diagramarekin erlazionatu behar dituzte. Lehenik eta behin jakin behar dugu sektore-diagrama ehunekoekin edo datu erlatiboekin erlazionatuta dagoela, eta sektore bakoitzari dagokion azalera ehunekoarekiko proportzionala dela; hau da, zenbat eta altuagoa izan ehunekoa orduan eta handiagoa izango da dagokion azalera, eta ehuneko bikoitzei azalera bikoitzak dagozkie. Oinarrizko ideia horiek aintzat hartuta erlazioak bilatzen has gaitezke.

Lau diagramen artean lehenengoan agertzen da erdaldunen ehunekorik altuena eta, ondorioz, Arabari dagokio, ehunekorik altuena duen lurraldea delako.

Bigarren diagraman ikus daiteke erdaldunen ehunekorik altuena, Gipuzkoari dagokio. Gainera, erdia baino zerbait gehiago da (% 59), eta “euskaldunen” ehunekoa marrazkiaren heren bat da gutxi gorabehera (datuen % 34).

Geratzen diren 2 diagrametan, “euskaldunen” ehunekoetan ematen da alderik handiena: 3. diagraman 4.ean baino txikiagoa da ehuneko hori. Horrenbestez, hirugarrena Nafarroako zona euskalduna da (% 50) eta laugarrena Nafarroa Behera-Zuberoako zona (% 60).

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, kritikoa

Gaia/k:

  • Grafikoak
  • Taulak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Ikerketa

Denbora:   20 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   1.