ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00021_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan ikasleek taulako datuak irakurtzea, ulertzea eta interpretatzea lortu nahi da. Taularen goialdean eta behean adierazitako datuen esanahi desberdinak ondo ulertu behar dira. Lehen errenkadan inkesta egiteko erabili den laginaren tamaina adierazi da; taula honen azalpenak erabil daitezke aipatu kontzeptua argitzeko. Hirugarren errenkadatik aurrera ehunekoak edo datu erlatiboak adierazi dira edo ezkerreko zutabean aipatutako epigrafe bakoitzari dagozkion ehunekoak. Zutabean adierazitako balioen baturak 100 ematen duela azpimarra daiteke.

Galdera gehienen xedea da taulan jasotako informazioa modu ulergarrian irakurtzea, esanahi osoa hartuta ondorioren bat atera ahal izateko.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.

Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, kritikoa

Gaia/k:

  • Grafikoak
  • Taulak

Zailtasun maila:   1   1. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   30 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   1.