ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00020_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honen bidez, Unitate Didaktiko honetan erabilitako informazio matematikoa (kontzeptuak eta prozedurak) jaso eta laburbildu behar dira. Oraingoan, laburbildu eta buruz ikasi beharreko informazioa batezbesteko estatistikoari buruzkoa da, hori kalkulatzeko moduari eta bere propietateetako batzuei buruzkoa. Informazioa modu aktiboan ulertu behar da, hori garrantzitsua da; halaber, modu adierazgarrian laburbildu eta buruz ikasi behar da. Ikasleek ezinbestean jakin behar dute balio multzo baten batezbesteko aritmetikoa zer den deskribatzen eta nola kalkulatzen den. Azalpena zuzena izan behar da eta estatistikako termino egokiak erabiliz egingo da.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, ikasten ikasi

Gaitasunak:

Informazio estatistikoa interpretatzea, laburbiltzea eta memorizatzea.

Erabileraren testuingurua:

  • Akademikoa

Gaia/k:

  • Estatistika-parametroak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Laburpena

Denbora:   30 (minutuak)

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   1.