ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00019_e.pdf

Deskripzioa:  

Ariketa erraza da. Goiko irudien laukitxo bakoitzean dauden balioen batezbesteko aritmetikoa kalkulatu behar da lehenbizi, eta gero pieza hori dagokionaren gainean jarri behar da, goialdean, balio bera dutelako. Pieza guztiak erabilita lana amaitzen denean, goiko mosaikoa osatuta geratuko da lerro etenaren itxurarekin. Ariketa honetan interesgarriena da batezbesteko aritmetikoak kalkulatu behar direla. Ariketa hau hobe da kalkulagailurik gabe egitea, eta ahal bada buruz egitea.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Zehatza

Gaia/k:

  • Estatistika-parametroak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Ariketa

Denbora:   20 (minutuak)

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   1.