ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00018_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan, ikasitakoa aplikatuta lan egitea proposatzen dugu. Ordura arte ikasi diren baliabide estatistikoak erabili beharko dira datu-serie baten propietateak deskribatzeko. Hain zuzen ere, Gasteizko eta Bilboko aireportuetako bidaiariak eta salgaiak erabili beharko dira kasu honetan. Jardueran aditzera eman bezala, txostena idazten hasi baino lehen erabaki beharko da bi aireportuak konparatzen dituen deskribapen on bat egiteko moduko zein diagrama eta parametro mota erabiliko den. Ikasleen ekimena eta autonomia sustatzea komeni da; denek ez dute gauza bera egin behar, aitzitik, euretako bakoitzak edo jarduera egiteko osatzen den talde bakoitzak eskatutako informazioa deskribatzeko modu sortzaileak eta ezberdinak bilatu beharko ditu.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Taulak, grafikoak eta parametro estatistikoak bere kabuz eta modu sortzailean erabiltzea, datu-banaketa baten ezaugarriak deskribatzeko.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Sortzailea, irekia, ekimenduna, autonomoa

Gaia/k:

  • Grafikoak
  • Estatistika-parametroak
  • Ehunekoak
  • Taulak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Ikerketa

Denbora:   40 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua
  • Kalkulu-orria
  • Testu-prozesadorea

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   1.