Deskripzioa: Jarduera honetan 210305 jardueran ikasitakoa aplikatu behar da, balio multzo baten batezbesteko aritmetikoa kalkulatu behar da, alegia. Egoki diren batezbestekoak kalkulatzeaz gainera, datu horiek interpretatzen jakin behar da. Hain zuzen, xede horrekin, banaketa ezberdinen batezbestekoak kalkulatzeko eta lortutako balioak azaltzeko eskatzen zaie ikasleei. Batezbesteko aritmetikoa parametro estatistiko oso erabilia da, eta oso garrantzitsua da datuen banaketen ezaugarriak aztertzeko. Jarduera honetan berriz aipatzen da parametro honen propietatea egiaztatu behar dela, banaketaren balio txikiena eta handiena dituen jakiteko.