ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00015_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan, datu-multzo baten batezbesteko aritmetikoa kalkulatzeko jarraitu behar den prozedura azaltzen da; hau da, datuak batu egin behar dira eta gero datu-kopuruaz zatitu. Kasu honetan, trena ibilbide bat baino gehiagotan erabiltzeari aplikatuko zaio batezbestekoa. Datu garrantzitsua da garraiobide horiek aldi ertain edo luzeetan zenbat erabiltzen diren jakin nahi bada. Lan honetan, gainera, batezbesteko aritmetikoaren propietate oso garrantzitsu batekin ere lan egingo da: batezbestekoari dagokion balioa beti dago kalkulatzeko erabiltzen diren balioen tartean, beraz, beti da txikiena baino handiagoa eta handiena baino txikiagoa. Propietate horren adierazpen grafikoa jardueran bertan marraztuta dago.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, zehatza

Gaia/k:

  • Estatistika-parametroak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   20 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   1.