ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00013_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan, bi kopururen artean izan den ehunekoen aldaketa kalkulatzeko jarraitu behar den prozedura azaltzen da. Ehuneko guztietan bezalaxe, kopuru bat partziala da eta bestea osoa. Oraingoan, kopuru partziala kalkulatzeko, azken kopuruari (hurrengo urtekoa) hasierako kopurua (aurreko urtekoa) kendu behar zaio. Kenketa horren aldea bi motakoa izan daiteke: positiboa, gehitzen bada, edo negatiboa, gutxitzen bada. Hasierako kopurua beti da osoa; zehaztapen hori garrantzitsua da.
Kalkulu asko egin behar direnez, kalkulagailua erabiltzea komeni da eta, ahal bada, kalkulu-orria.

Jarduera honen bigarren atalean sektore-diagrametan jasotako datuak arretaz irakurri behar dira eta balio absolutuak eta ehunekoak ateratzeko kalkuluak egin behar dira, horrela eskatutako datuak lortuko direlako eta informazioa behar bezala interpretatu ahal izango delako.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Balio absolutu batek duen ehunekoa edo balio erlatiboa zehatz eta azkar kalkulatzea.

Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, zehatza

Gaia/k:

  • Ehunekoak
  • Taulak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   30 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua
  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   1.