ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00012_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan egin beharreko lan guztiek, pixkanaka, azterketa estatistikoaren eremua zabaltzen dute. Hasteko, taula bat osatu behar dugu; balio absolutu batzuei dagozkien balio erlatiboak edo ehunekoak kalkulatu behar dira.

Hainbat kalkulu egin behar denez, kalkulagailua erabiltzea komeni da, baina kalkulu-orria erabiltzea izango litzateke aukerarik onena.

Ondoren, datu horiek taula batean sartu behar dira; horrela, informazioa irudikatzeko modu hori erabiltzearen interesa ulertu behar dute ikasleek.
Jarduera honen bigarren atalean berriz osatu behar dugu taula bat, ibilgailu motei buruzko balioak erabilita. Lan hau aurrekoaren antzekoa da. Alabaina, oraingoan datu horiek ez dira taula batean sartu behar, eginda dagoen sektore-diagrama batean sartu behar dira. Sektore-diagrama horretan soilik jaso behar dira sektore bakoitzari dagozkion balioak. Horrela ikasleek ikusiko dute lortutako datuak erakusteko modu bat baino gehiago dagoela, egokienetzat jotako modua aukeratzen dela kasu bakoitzean.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.

Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, zehatza

Gaia/k:

  • Datu absolutu eta erlatiboak
  • Grafikoak
  • Taulak

Zailtasun maila:   1   1. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   30 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua
  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   1.