Deskripzioa: Jarduera honetan bi atal daude. Lehenengo atalean garrantzitsuena da taulan jasotako datuak ondo irakurtzea; informazio hori erabilita egin ditzakegun inferentziak ere badira garrantzitsuak. Adibidez, lehenengo galdera erantzuteko taulako datuak irakurri besterik ez da egin behar: taulan jartzen du EAEko errepideen luzera osoa 4.229 km dela. Bigarren galdera erantzuteko, aldiz, datuak arretaz irakurri behar dira eta gero konparazioa egin, eskatutako informazioa lortu ahal izateko. Falta diren datuak osatzea, bestalde, jarduera interesgarria da; horretarako taulako datuak arretaz irakurri beharko dira eta horren propietateetako batzuk erabili. Jarduera honen bigarren atalean antzeko lana egin behar da. Oraingoan, horizontalean dauden barren diagrama bateko datuak irakurri behar dira. Bitxia da baina Arabak, biztanle gutxiago izan arren, batzuetan errepideen luzera handiagoa du (km gehiago). Kontuan hartu beharreko hipotesi bat da lurralde horretan dagoela sakabanatutako herri kopuru handiena, eta horrek errepide gehiago behar izatea eragiten duela. Hipotesi hori onargarria da? Besteren bat eman daiteke?
Gaitasunak:
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).