ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00097_e.pdf

Deskripzioa:  

Ikerketa honetan batezbesteko aritmetikoa, mediana eta kuartilak erabili behar dira datu-serieak aztertu eta alderatzeko. Parametro zentralek datuen banaketa bi orokorrean alderatzeko balio dute; baina medianak eta kuartilek datuak banaketa baten barruan ordenatzeko balio behar dute. Eskatutako azterketa konparatuan laguntzera bideratu behar dira galderak. Lana arretaz egin behar da, presarik gabe, eskatutako informazioa atera nahi bada.

Jarduera honen bigarren atalean datu-serie horien azterketa berria egiten da, eta aurrekoarekin konparatzeko eskatzen da. Jarduera hauetan guztietan azpimarratu behar da kalkulu estatistikoak funtzionalak izan behar direla datu-serieak aztertu eta horietatik ondorioak atera nahi badira. Horixe da, hain zuzen, lan mota hauen benetako funtzionalitatea.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua

Gaia/k:

  • Parametro zentralak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Ikerketa

Denbora:   40 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulagailua
  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   3.