Deskripzioa: Ikerketa honetan batezbesteko aritmetikoa, mediana eta kuartilak erabili behar dira datu-serieak aztertu eta alderatzeko. Parametro zentralek datuen banaketa bi orokorrean alderatzeko balio dute; baina medianak eta kuartilek datuak banaketa baten barruan ordenatzeko balio behar dute. Eskatutako azterketa konparatuan laguntzera bideratu behar dira galderak. Lana arretaz egin behar da, presarik gabe, eskatutako informazioa atera nahi bada. Jarduera honen bigarren atalean txosten labur bat idatzi behar da; horretarako, dena den, aurkibide bat idatzi behar da. Jarduera honetan azaltzeko alderdi batzuk ematen dira, baina txostena idazten hasi baino lehen hobe da aurkibidea osatzea; horrela ez gara idazten hasiko zer azalduko den gutxi gorabehera argi izan arte. Bestalde, estatistikako terminoak eta adierazpenak kontu handiz erabili behar dira.
Gaitasunak:
Parametro zentralak datu multzo bat aztertzeko eta interpretatzeko erabiltzea.
Taula edota grafiko batean jasotako datuekin txosten labur bat idaztea bere kabuz, ondorioak modu arrazoituan frogatuta.