Deskripzioa: Jarduera honetako taulan datu batzuk ematen dira eta gero 5 problema aurkezten dira. Lehenik eta behin, taulan erabiliko diren datuak atera behar dira problema horietatik. Baina berez problemak ez dira oso zailak; ehunekoa da horietan gehien erabiltzen den matematikako kontzeptua. Ehunekoak eragile modura (biderkatu, zatitu) erabiltzen ohitu behar dira, eta kalkulu hori egiteko hirukotearen erregela erabiltzeari utzi behar diote. Problema errazak dira eta eurek bakarrik ebatzi beharko lituzkete.
Gaitasun gakoak:
- Matematika, digitala, soziala eta hiritarra
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Erabileraren testuingurua:
Gaia/k:
- Datu absolutu eta erlatiboak
- Estatistika-parametroak
Zailtasun maila:
2