ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00093_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honetan sektore-diagrama bi osatu behar dira, taula bateko datuak erabilita. Zailtasun bakarra da datu horiek bilatzea, eta beste taula batean sartzea diagrama errazago osatu ahal izateko. Ahal bada, diagramak eratzeko kalkulu-orria erabili behar da. Bi diagramak osatuta daudenean bata bestearekin alderatu behar dira eta ondorio batzuk atera. Testu laburra idatzi behar den arren, bertan erabiliko diren terminoak eta adierazpenak kontu handiz aukeratu behar dira; halaber, iruzkina egiten hasi aurretik zer idatziko den pentsatzea komeni da.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Taula batean edo grafiko batean adierazitako datuetatik abiatuta diagramak osatzea, bi motako informazioak erlazionatuz.

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Zehatza

Gaia/k:

  • Grafikoak
  • Taulak

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   30 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Kalkulu-orria

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   3.