Deskripzioa: Jarduera honetan bi testu eta horietako bakoitzerako hiru problema ematen dira. Problema horietan zailtasun hauek baino ez daude: batetik, testuetako datuak irakurri behar dira eta, bestetik, ehunekoak kalkulatu behar dira. Ehunekoak eragile modura (biderkatu, zatitu) erabiltzen ohitu behar dira, eta kalkulu hori egiteko hirukotearen erregela erabiltzeari utzi behar diote. Problema errazak dira eta eurek bakarrik ebatzi beharko lituzkete.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.