Deskripzioa: Jarduera honetan ikasleek txosten labur bat idatzi behar dute, grafiko batean jasotzen diren datuak orokorrean interpretatuta. Horretarako prozedura bat emango zaie; aurkibide modura erabili ahal izango dutena eman beharreko informazioa antolatzeko. Txostenetako testua azalpen itxurakoa izan behar da; hau da, datuak ezin dira labur eman. Idaztean, aurrean dituzten datuak oinarri moduan erabiltzen saiatu behar dira.