Deskripzioa: Aurrekoetan bezala, jarduera honetan funtsean ikasi beharrekoa arretaz irakurtzea eta datuak interpretatzea dira. Batzuetan kalkulu errazak egin behar dira kopuru batzuek guztirakoaren aldean dituzten ehunekoak zehazteko. Horrelakoetan, emaitza horiek lortzeko jarraitu den bidea arrazoitzea komeni da.
Gaitasunak:
Datu estatistikoak, absolutuak zein erlatiboak, edota parametro estatistikoak erabiltzea eskatzen duten problemak modu arrazoituan eta kritikoan ebaztea.
Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).