Deskripzioa: Jarduera honetan, datu absolutuak erlatibo bihurtuko ditugu edo horien ehunekoak aterako ditugu. Horretarako, taula batean eta horren sektore-diagraman jasotako datuak erabiliko ditugu; azken horren bidez, datu horien balio erlatiboa ikusten da. Balio absolutu baten ehunekoa nola kalkulatu azaltzen da: ehunekoa = (balio absolutua/balio guztiak)*100.
Jardueraren lehenengo atalean kontzeptua intuizioz ulertzeko eskatzen da. Logikoa denez, beste bat baino handiagoa den balio absolutuari barra-diagramaren atal edo zati bat egokituko zaio. Gipuzkoari dagokion balioa kalkulatzeko formula hori erabil daiteke; bestela, 100i Arabaren eta Bizkaiaren balio erlatiboak kendu ahal zaizkio. Bi moduetara egin daiteke, eta emaitza bera dela egiaztatu.