ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00004_e.pdf

Deskripzioa:  

Jarduera honen xedea da ikasleak diagrama batean jasotako informazioa irakurtzen ikastea; kasu honetan lerro-diagrama bat da. Jarduera erraza da; garrantzitsuena datuak zuzen irakurtzea da. Oro har, adin hauetako ikasleek ezagutzen dute jada informazioa antolatzeko modu hau eta, ondorioz, ez da arazorik egoten aipatu informazio mota irakurtzeko eta interpretatzeko.

Ikasleei informazioa arretaz irakurtzeko eta erantzun bat eman aurretik ondo pentsatzeko eskatzea komeni da.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, kritikoa

Gaia/k:

  • Grafikoen irakurketa

Zailtasun maila:   2   2. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   30 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Ez dago baliabide berezien beharrik

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   1.