ATAZAREN FITXA OSOA:

Atazaren PDF dokumentua: tar00001_e.pdf

Deskripzioa:  

Lehenengo jarduera honen xedea da ikasleek tauletan adierazitako datuak irakurtzen eta horiek zuzen interpretatzen ikastea. Hain zuzen, ikasleei taula bat ematen zaie hurrengo informazioarekin: Euskal AEko biztanleria eta gizonezkoen eta emakumezkoen araberako banaketa.

Ikasleei galderak kontu handiz irakurtzeko eskatu behar zaie; baina, bestela, ez da oso zaila jarduera burutzea, gehienetan galderen erantzuna taulatik zuzenean irakur baitaiteke.

Gaitasun gakoak:

  • Matematika, digitala, soziala eta hiritarra

Gaitasunak:

Taula, grafiko, diagrama edo testuetan barne hartutako informazio estatistikoa modu kritikoan irakurtzea eta interpretatzea, datu absolutuak eta erlatiboak bereizita (portzentajeak, tasak).

Erabileraren testuingurua:

  • Soziala

Jarrera:

  • Arretatsua, kritikoa

Gaia/k:

  • Taulen irakurketa

Zailtasun maila:   1   1. zailtasun maila. (1etik 3era aukera dezakezu, 1 erraza da eta 3 zaila)

Ataza mota:  Esperientzia

Denbora:   20 (minutuak)

Baliabide materialak:

  • Ez dago baliabide berezien beharrik

Etapa:  DBH

Ikasturtea:   1.