Jarraian berri bat daukazu baina bertan estatistika-gaiei lotutako oker bat ageri da.
Bilatu oker hori nabarmendutako aldean eta, gero, eskuinean dituzun aukeren artean hautatu erantzun zuzena.
Ondo egiten duzunean berria okerrik gabe ikusiko duzu.
Pilotuak
Clickair konpainiako pilotuek Iberiakoek baino %72 gutxiago kobratuko dute
COLPISA. MADRIL
Clickair konpainiako pilotuek urtean 110.000 euro kobratuko dituzte batez beste, Iberiak eta bere bazkideek sortutako kostu baxuko konpainia horretako iturriek adierazi zutenez. Aipatutako pilotuek jasoko duten soldata Iberia airelineako lankideek jasoko dutena baino %72 baxuagoa da.
Izan ere, Iberiako pilotuek urtean 190.000 euro kobratzen dituzte batez beste, eta pilotuen laguntzaileek, berriz, 105.000 euro. Hain zuzen, Clickair konpainiaren sorrerak -eta konpainiak eskainitako 110.000-80.000 euro arteko soldatek- euren lan baldintzak okertuko zituela beldur ziren eta astebeteko greba egin zuten egoera salatzeko.
Kostu baxuko konpainiak gastu orokorrak murriztu nahi ditu, airelinea tradizionalen gastuen %60ren azpitik izan arte.

