Jarraian berri bat daukazu baina bertan estatistika-gaiei lotutako oker bat ageri da.

Bilatu oker hori nabarmendutako aldean eta, gero, eskuinean dituzun aukeren artean hautatu erantzun zuzena.
Ondo egiten duzunean berria okerrik gabe ikusiko duzu.

CD piratak 

2005ean hirukoiztu egin zen diskoen on line salmenta, baina bikoiztu egin ziren legez kanpo egindako deskargak

Madril. (EUROPA PRESS).

Diskoen eta DVDen salmentak %17,9ko beherakada izan zuen 2006ko lehen hiruhilekoan. Musika Produktoreen Nazioarteko Federazioak (IFPI) musikari eta pirateriari buruz landutako txosten berrian aurkitu ditugu datu horiek. Txosten horren arabera, 2005ean mundu osoan saldutako hiru diskotik bat legez kanpokoa zen.

2005ean Internet bidez egindako legez kanpoko deskarga kopuruak 2004an erregistratutako kopurua bikoiztu egin bazuen ere, disko konpainiek "on line" salmentan sarrerak hirukoiztea lortu zuten. Pirateriarekin amaitzeko lan handia egiten bada ere, 2005ean Espainian 12,5 milioi disko "pirata" saldu ziren eta sektoreak 187 milioi euroko galerak izan zituen. 2006an gauzak ez dira aldatu.

"Musika sormena babestuz" izeneko txostenaren arabera ("Protegiendo la creatividad en la música"), urteko lehen seihilekoan bakarrik musikaren salmenta legalak %17,9ko beherakada izan zuen, hau da, 2005eko aldi berdinean baino 30 milioi euro gutxiago. 2005eko lehenengo sei hilabeteetan 18.351 unitate saldu ziren (17.315 disko eta 1.035 DVD) eta 2006ko lehen seihilekoan 18.192 (17.002 disko eta 1.190 DVD), hau da, %0,9 gutxiago. Merkatu diskografikoaren salmentek %1,8ko beherakada izan zuten; ikus entzunezkoen merkatuak, berriz, %15eko hobekuntza lortu zuen.

 

Aukerak

Aukera hauek daude:

 Ezinezkoa da 2006ko lehen seihilekoan 18.192 unitate bakarrik saltzea (17.002 disko eta 1.190 DVD) Espainian
 Lehenengoa eta azkena egia dira
 Gehiegizkoa da saldutako hiru diskoik bat legez kanpokoa dela esatea
 Lehen paragrafoan aipatzen den datu baten eta azkenekoan aipatzen den beste baten artean kontraesana dago