Jarraian berri bat daukazu baina bertan estatistika-gaiei lotutako oker bat ageri da.

Bilatu oker hori nabarmendutako aldean eta, gero, eskuinean dituzun aukeren artean hautatu erantzun zuzena.
Ondo egiten duzunean berria okerrik gabe ikusiko duzu.

Atzerritar Ikasleak 

Gaur amaitzen den ikasturtean matrikulatutako ikasleen %15,3 atzerritarrak ziren


EFE | MADRIL

Gaur amaitzen den ikasturtean matrikulatutako 6,9 milioi ikasleen artetik 529.461 atzerritarrak ziren, iaz baino %15,3 gehiago. Etorkinen %82,1ek ikastetxe publikoetan ikasi zuten eta %17,9k pribatuetan, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak (MEC) 2005-2006 ikasturteari buruz emandako datuen arabera.

Ikasle atzerritar gehien izan zituzten autonomia erkidegoak Madril (114.566); Katalunia (110.388); Valentziako Erkidegoa (70.754) eta Andaluzia (60.218) izan ziren. Nagusiki Lehen Hezkuntzako (228.072 ikasle), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) (146.387) eta Haur Hezkuntzako (93.299) ikasleak dira.

Datu orokorrei erreparatuz, matrikulatutako mila ikasleko 74 ikasle atzerritarrak izan ziren, behin behineko estatistikek islatzen duten moduan.

 

Aukerak

Aukera hauek daude:

 Tituluko datua ez dator bat albistean adierazitakoarekin
 Ikasle atzerritarrak ez dira iristen matrikulatutako ikasle guztien %15,3ra
 Mila ikasletik 74k ez dute tituluko %15,3 osatzen
 Aurreko hirurak dira zuzenak