Jarraian berri bat daukazu baina bertan estatistika-gaiei lotutako oker bat ageri da.
Bilatu oker hori nabarmendutako aldean eta, gero, eskuinean dituzun aukeren artean hautatu erantzun zuzena.
Ondo egiten duzunean berria okerrik gabe ikusiko duzu.
Bilbainada
Bilbaok turista gehiago izan ditu Europar Batasuneko turismo norako nagusiek baino
Bilbo turistez beteta dago. Atzerritik zein Estatutik etorritako bisitari ugari dabil, eta ez abuztuan bakarrik. Bilbao Turismok emandako zifrek ere agertzen dute Bilbaon izandako hazkunde masiboa. Paris, Erroma edo Londres bezalako Europako turismoaren hiriburu tradizionalen batez bestekoaren gainetik kokatu da Bilbaoko hazkundea.
Bilbao hiriaren eskaintzak -Guggenheim museoa, Kale Nagusia edo Alde Zaharra- guztira 278.409 bisitari erakarri ditu aurtengo lehen seihilekoan, hau da, 2005eko aldi berdinean baino %12 gehiago. Bien bitartean, Europako batez bestekoa %8,7koa da.
Era berean, Bilbaoko hoteletan 503.920 pertsona erregistratu dira eta batez beste 1,81 eguneko egonaldiak egin dituzte. Iazko datuekiko %13ko gorakada egon dela kontuan hartuta, Europako %9,1eko batez bestekoa hobetu da.

