Jarraian berri bat daukazu baina bertan estatistika-gaiei lotutako oker bat ageri da.
Bilatu oker hori nabarmendutako aldean eta, gero, eskuinean dituzun aukeren artean hautatu erantzun zuzena.
Ondo egiten duzunean berria okerrik gabe ikusiko duzu.
Turismoa
Azarora bitartean ehuneko 8 egin zuen behera gaualdiek
J. L. A./MÉRIDA
2005eko azaroaren 30era bitartean, eta aurreko urteko datuekin alderatuz, %0,79 gau gutxiago igaro zituzten bisitariek Extremadurako hotel establezimenduetan; Espainiako batez bestekoak, berriz, %4,8ko hobekuntza izan zuen INE erakundeak emandako datu ofizialen arabera.
Urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean Extremaduran 1.660.630 gau igaro dituzte bisitariek bertako hoteletan eta ostatuetan; 2004ko lehenengo hamaika hilabeteetan, berriz, 1.673.885 gau erregistratu ziren.
Estatu osoa kontuan hartuta, 234.089.692 gau erregistratu dira eta duela urtebete 223.312.381 izan ziren, hau da, %4,8 gehiago. 130.244 gau erregistratu ziren: 69.210 Cáceresen eta 61.034 Badajozen.

