Jarraian berri bat daukazu baina bertan estatistika-gaiei lotutako oker bat ageri da.

Bilatu oker hori nabarmendutako aldean eta, gero, eskuinean dituzun aukeren artean hautatu erantzun zuzena.
Ondo egiten duzunean berria okerrik gabe ikusiko duzu.

Gay ezkontzak 

Azkenean, makina bat eztabaidatu ondoren, badirudi sexu bereko pertsonen arteko ezkontzek suspertuko dutela ezkontzaren instituzioa bera. Espainiako hiriburuan, esate baterako, izapidetutako 10 ezkontza espedienteen artetik bat sexu bereko pertsonek osatutako bikoteek sustatu dute. Horrenbestez, Madrilen egin diren 17.722 eskabideen artetik 830 gay eta lesbianek egin dituzte, hau da, guztira aurkeztutako eskabideen %10,74.

 

Aukerak

Aukera hauek daude:

 Ez da egia izapidetutako 10 espedienteen artetik 1 sexu bereko bikoteek sustatutakoak direla
 Ezin daiteke esan 830 eskabide egindako eskabide guztien %10,74 direnik
 Guztira izapidetu den espediente kopurua ezagutu beharko litzateke datuak zuzenak ote diren jakiteko
 Kontuan hartu beharko litzateke zenbat espediente dira gay-ek sustatutakoak eta zenbat diren lesbianek sustatutakoak