PROBABILITATEA I
1) IBAIZABAL hitzaren letrak ateratzean, kalkula ezazu bigarren txandan A bat aukeratzeko portzentajea zein den. Lehenengoak A atera zuen, eta ez zuen berriro atzera kutxan sartu.
2) Ondo nahastutako karta-sorta bateko goialdeko bi karta banatzen dira. Zein da bi erregeak ateratzeko probabilitatea?
3) Zein da aurkia irteteko probabilitatea, txanpona behin bakarrik jaurtitzen badugu?
4) Kutxa batean 3 kanika gorri eta 2 berde ditugu. Zein da jarraikako 3 gorri ateratzeko probabilitatea, horiek berriro atzera kutxan sartu gabe?
5) Karta-sorta baten erditik karta bat atera da. Zein da karta hori Errege bat izateko probabilitatea?
6) Kutxa batean 8 txartel daude; 1etik 4ra bitarteko zenbaki bakoitzeko bi txartel. Zein da 1 zenbakiko txartela atera, eta gero 3 zenbakikoa ateratzeko probabilitatea lehenengo ateraldikoa berriro atzera kutxan sartzen ez badugu?
7) Kutxa batean 1etik 12ra bitarteko 12 numero daude. Zein da 1a edo 3a ateratzeko probabilitatea?
8) Kutxa batean 1etik 6ra bitarteko 12 txartel daude (zenbaki bakoitzeko bi txartel). Zein da lehenik eta behin 3 zenbakiko bat, eta gero 4 zenbakiko bat ateratzeko probabilitatea?
9) Kutxa batean 1etik 16ra bitarte zenbatutako 16 txartel daude. Ateraldi bakoitzean txartelak atzera kutxan sartuz, zein da lehenengo aldian 11 bat edo 12 bat ateratzeko probabilitatea?