Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2012-02-09ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2011ko 4 . hiruhilekoa


Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentek ez zuten aldaketarik izan (% 0,0) 2011ko laugarren hiruhilekoan


2011. osoan, igoera % 2,0koa izan zen


Euskal AEko merkataritzaren sektorea: Eustatek emandako datuen arabera, 2011ko laugarren hiruhilekoan salmenta nominalek ez zuten aldaketarik izan (% 0,0), aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.


Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizeak % 0,1eko jaitsiera izan zuen, urtaro-eraginak kenduta.


Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak


Sektoreka, 2010eko aldi beraren aldean, Euskal AEko handizkako merkataritzaren salmenta nominalak % 1,0 gehitu dira 2011ko laugarren hiruhilekoan; aldiz, % 1,5 jaitsi dira txikizkako merkataritzan.


Handizkako merkataritzari dagokionez, Nekazaritza eta elikadura produktuen sektorea nabarmentzen da, % 3,6ko igoera nominalarekin. Produktu erdilanduen eta txatarraren sektoreak ere gora egin du (% 2,9). Makineria eta tresneriaren sektoreak ez du aldaketa nabarmenik izan bere salmentetan (% 0,0), aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Elikagai ez diren kontsumo-produktuen sektoreak, ordea, behera egin zuen salmenta nominaletan (-% 6,4).


Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %1,6 jaitsi dira merkataritza espezializatuaren salmentak, eta % 1,0 ez-espezializatuarenak.


Lurraldeka, 2011ko laugarren hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Gipuzkoan izan da, urte arteko % 2,3rekin. Araban salmenta nominalak % 0,6 hazi ziren. Bizkaian, ordea, behera egin zuten (-% 1,4).


Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak % 3,2 jaitsi ziren laugarren hiruhilekoan


2010eko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, handizkako merkataritzan % 2,9 gutxitu dira egindako salmentak; txikizkakoan %3,3 murriztu dira.


Handizkako merkataritzaren barruan urte arteko bilakaerak ezberdinak izan dira: Nekazaritza eta elikadura produktuen salmentak % 1,3 igo dira, baina zentzu negatiboan Produktu erdilanduen eta txatarraren handizkako salmentak % 5,4 jaitsi ziren, Elikagai ez diren kontsumo-produktuen jaitsiera % 5,0koa izan zen, eta Makineria eta tresneriaren salmentek % 0,7 egin dute behera, beti termino errealetan.


Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, % 3,3 jaitsi ziren merkataritza espezializatuaren salmentak, eta % 3,0 ez-espezializatuarenak.


Euskal AE osoan, 2011ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektoreko landunen kopurua % 0,5 jaitsi zen 2011ko laugarren hiruhilekoan.


2011. URTEKO BALANTZEA


Urte osoan, barne merkataritzaren salmentek % 2,0ko igoera nominal metatua izan dute. Arabak du portaerarik onena, % 4,6ko igoerarekin urte osoan. Gipuzkoan igoera % 2,8koa izan da, eta Bizkaian % 0,8koa, betiere tasa nominaletan.


Termino errealetan, Euskal AEn sektoreak % 2,5eko jaitsiera izan du. Bizkaiak % 2,9ko beherakada izan du, eta Gipuzkoak % 2,3koa. Arabak % 1,5 egin du behera.


2011n, aurreko urteko batez bestekoaren aldean, merkataritza sektoreko enpleguan gertatutako murrizketa % 1,5ekoa izan da; lurraldeka honela islatu da beherakada: Bizkaian, % 1,0ko beherakada. Gipuzkoan eta Araban % 2,0ko jaitsiera, bietan ere.






Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko datu-bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut