Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2012-02-06ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO INDUSTRIA PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2011KO ABENDUA


Euskal AEko industria jarduera % 2,4 jaitsi zen 2011ko abenduan


Aurreko hilabetearekin, 2011ko azaroarekin alderatuta, Euskal AEko industria produkzioa % 0,3 jaitsi zen


Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industria produkzioa 2010eko hilabete beraren aldean % 2,4 jaitsi zen 2011ko abenduan. Aurreko hilabetearen, hau da, 2011ko azaroaren aldean Euskal AEko industria produkzioa % 0,3 jaitsi zen, estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.


Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea. Hilez-hilekoak. Urte arteko hazkunde-tasak. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak


Industria sektore nagusienak sailkatu ostean, 2011ko abenduko indizearen eta 2010eko abenduko indizearen bilakaeren artean aldeak gertatu dira sektore guztietan: Ekipamenduko Ondasunak % 2,5 igo dira, Tarteko Ondasunak % 4,5 jaitsi dira eta Kontsumo-Ondasun guztiak % 7,0 igo dira, Kontsumo-Ondasun Iraunkorrek (%11,3) eta Kontsumo-Ondasun Ez Iraunkorrek (% 6,0) gora egin dutelako. Energiak % 14,5 egin du behera.


2011ko abenduko hilabete arteko aldakuntzak (2011ko azaroaren aldean) ikur ezberdina izan du industriako sektore nagusietan. Tarteko Ondasunak % 2,7 jaitsi dira, Ekipamenduko Ondasunak % 0,3 jaitsi dira eta Energiak ez du aldaketarik izan (% 0,0). Kontsumo-Ondasun guztiek % 5,7 egin dute gora, Kontsumo-Ondasun Iraunkorrak % 7,1 igo dira eta Kontsumo-Ondasun Ez Iraunkorrak % 5,4.

2011ko abenduan (aurreko urteko hilabete beraren aldean) hazkunderik handienak izan dituzten sektore nagusiak Makineria eta ekipoa eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industriak izan dira, % 20,5 eta % 8,4ko tasekin hurrenez hurren, baita Materiala eta ekipo elektrikoa ere (% 1,7).


Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak


Kontrara, Metalurgia eta produktu metalikoak sektoreak % 7,4 egin du behera, Energia elektrikoa, gasa eta lurrina sektorea % 7,0 jaitsi da eta Zurak, paperak eta arte grafikoek urte batetik bestera % 4,2 egin dute behera.


Lurralde historikoka, urte batetik besterako abenduko Industria Produkzioaren Indizea positiboa izan da Araban (% 12,0ko hazkundea), baina Bizkaian % 8,5 jaitsi da eta Gipuzkoan % 3,3 egin du behera. Hilabete batetik besterako hazkunde-tasa, 2011ko azaroarekin alderatuta betiere, negatiboa izan da Bizkaian (-% 0,2) eta Gipuzkoan (-% 2,7); alabaina, Araban % 4,4 egin du gora tasa horrek.


Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizea  Hazkunde-tasak. 2011 abendua (p)

2011ko industria jardueraren balantzea


Euskal AEko 2011. urteko balantzeak % 2,0ko igoera metatua izan du Industria Produkzioaren Indizean.


Industriako sektore nagusiek ikur ezberdineko aldaketak izan dituzte urte batetik besterako metatuan. Ekipamenduko Ondasunak % 6,0 igo dira eta Tarteko Ondasunak % 3,3. Energiak % 7,5 egin du behera eta Kontsumo-Ondasun guztiak % 1,7 jaitsi ziren. Azken hauen artean, Kontsumo-Ondasun Iraunkorrak % 7,7 gutxitu ziren eta Kontsumo-Ondasun Ez Iraunkorrek ez zuten aldaketarik izan. Hori guztia, betiere, 2010. urtearekin alderatuta.


Lurralde historikoek 2011. urtean izan dituzten aldakuntza metatuak positiboak izan dira Araban (% 6,1) eta Gipuzkoan (% 3,0), baina Bizkaian % 0,9 egin dute behera.






Informazio gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Produkzioaren Indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut