Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2012-02-03ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt) 2011ko 4. hiruhilekoa


Euskal AEko txikizkako sektorean salmentak % 1,5 jaitsi ziren 2011ko laugarren hiruhilekoan


2011. urte osoan, jaitsiera % 1,0koa izan da termino nominaletan


Eustatek emandako datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritza sektoreko salmenta nominalak % 1,5 jaitsi ziren 2011ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko denboraldi beraren aldean.


Gasolina-zerbitzuguneak alde batera utzita, sektoreko salmentak % 2,2 jaitsi ziren, urte arteko erkaketan.


Aurreko hiruhilekoaren aldean, eta estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean, salmenten indizeak % 0,8ko jaitsiera nominala izan du.


graf0008078_01_e.png


Sektoreka, txikizkako merkataritza espezializatuaren salmenta nominalak % 1,6 murriztu dira 2011ko laugarren hiruhilekoan; txikizkako merkataritza espezializatu gabean % 1,0koa da jaitsiera, 2010eko aldi beraren aldean.


Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, Bestelako Kontsumo-Ondasunak sektorea nabarmentzen da (besteak beste gasolindegiak, ekipamendu informatikoa eta kirol artikuluak barne hartzen dituena), % 1,2ko hazkunde nominala izan baitu. Elikagaien sektoreko salmentak % 0,2 jaitsi dira, 2010eko hiruhileko bereko datuekin alderatuta. Etxearen Hornikuntzarako Gaien salmentak % 1,1 jaitsi dira; Pertsonaren Ekipamenduaren sektoreko salmentek ere behera egin dute (- % 3,9).


Txikizkako merkataritza espezializatu gabean, batez ere elikagaiak saltzen dituzten azpisektoreetako urte arteko salmentak % 0,1 murriztu dira, eta batez ere gainerako produktuak saltzen dituztenen salmentek % 7,2 egin dute behera.



Lurraldeka, Arabako txikizkako sektoreko urte arteko salmenta nominalek % 0,4 egin dute gora; Bizkaikoek (-% 1,5) eta Gipuzkoakoek (-% 2,2) behera egin dute.


Prezio konstanteetan, txikizkako merkataritzaren salmentek % 3,3 egin dute behera laugarren hiruhilekoan.


Txikizkako merkataritzaren salmentek, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, % 2,9ko beherapen erreala izan zuten, aurreko urtearekin alderatuta.


Halaber, txikizkako merkataritza espezializatuaren beherapen erreala % 3,3koa izan da eta txikizkako merkataritza espezializatu gabearena % 3,0koa, betiere 2010eko hiruhileko berarekin alderatuta.


Txikizkako merkataritza espezializatuaren barruan, urte batetik bestera bilakaerak negatiboak izan dira sektore guztietan: Etxearen hornikuntzako gaiak % 1,9 jaitsi dira, Pertsonaren ekipamenduak bezala (-% 1,9); Elikagaien salmentak % 2,3 jaitsi dira eta Bestelako kontsumo-ondasunek ere behera egin dute (-% 4,1), datu guztiak betiere balio errealetan.


Txikizkako merkataritza espezializatu gabearen barruan, euro konstanteetan, elikadura nagusi dutenen salmentek % 1,9 egin dute behera eta gainerako produktuak nagusi dituztenen salmentak % 10,1 jaitsi dira.


Hiru Lurralde Historikoetan egin dute behera salmentek balio errealetan: Araban % 3,3 jaitsi dira, Bizkaian % 2,6 eta Gipuzkoan % 4,5.


Euskal AE osoan txikizkako merkataritzaren sektorean lan egiten duten pertsonen kopurua % 0,3 jaitsi da 2011ko laugarren hiruhilekoan, 2011ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.


2011ko URTEKO BALANTZEA


Urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %1,0ko jaitsiera nominal metatua izan dute. Gasolindegiak sartu gabe, gainerakoen salmentetan beherakada % 2,1ekoa izan da 2011ko datu metatuetan, 2010ekoen aldean.


Termino errealetan, sektorea osorik % 3,8 jaitsi da, eta gasolindegirik gabe % 3,3.


Lurraldeka, Arabak izan du portaerarik onena tasa nominaletan, urte osoan % 0,1 igo baita; Gipuzkoak behera egin du (-% 0,8), Bizkaiak bezala (-% 1,5). Termino errealetan Arabak % 4,2ko jaitsiera izan du; Gipuzkoak eta Bizkaiak ere behera egin dute (-% 3,7 bion kasuan).


Aurreko urteko batez bestekoaren aldean, 2011n txikizkako merkataritza sektoreko enpleguak izan duen beherakada % 1,7koa izan da, lurraldeka honela islatu dena: Bizkaian, % 0,8ko jaitsiera; Gipuzkoan, % 2,5eko jaitsiera; Araban, % 2,9ko beherapena.




Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Txikizkako Merkataritzaren Indizearen gaineko datu-bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut