Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2012/01/30eko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2011KO ABENDUA



Euskal AEko eraikuntzaren kostuak % 0,6 igo ziren 2011ko abenduan, aurreko hilaren aldean



Azken hamabi hilabeteetan (2010eko abendutik 2011ko abendura) eraikuntzaren kostuak % 1,8 igo dira.



Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea: EUSTATen datuen arabera, Euskal AEn eraikuntzako kostuen indizeak % 0,6 egin du gora 2011ko abenduan, aurreko hilabetearen aldean; bestalde, hilabete horretako urte arteko tasa % 1,8 igo da.



Abenduko urte arteko aldakuntza-tasak, 2006-2011



Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2011ko abenduan eskulanaren kostuak ez du aldaketarik izan (% 0,0); lehengaien kostuek, ordea, % 0,8 egin dute gora.


Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreetako lehengaien kostuek antzeko bilakaera izan dute abenduan: Eraikuntzakoen kostuak % 0,8 igo dira, eta Obra Zibilekoek

% 0,6 egin dute gora, aurreko hilabetearekin erkatuta. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaera aztertuta ikusten da Eraikuntzako lehengaien kostuek % 1,4 egin dutela gora, eta Obra Zibilekoek % 3,6.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioei dagokienez, hamabi hilabeteotan inflazio-tasa handiena izan dutenak, besteak beste, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 20,1) Petrolioaren birfinketa (% 15,8), eta Industria kimikoa (% 6,7) izan dira. Baina ondoren ematen direnetan lehengaien prezioek urte batetik bestera (2010eko abendutik 2011ko abendura) behera egin dute edo igoera txikiagoa izan dute: Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (-% 0,1) Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (% 0,2) eta Metalurgia (% 0,3).



ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA. EUSKAL AE. 2011KO ABENDUA.  BEHIN-BEHINEKO DATUAK






Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago.
Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua.

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut