Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2012/01/26ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2011ko ABENDUA


Euskal AEko azalera handietako salmentak % 4,0 jaitsi dira 2011ko abenduan


2011 osoan, azalera handietako salmentak %3,5 gutxitu ziren 2010. urtearen aldean


Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustatek landutako datuen arabera, eta lan-egutegiko termino homogeneoetan, Euskal AEko merkataritzako azalera handietako salmentek urtetik urtera % 4,0ko beherapen nominala izan dute 2011ko abenduan. Azalera handietako elikagaien salmentek % 3,9ko beherapen nominala izan dute urte batetik bestera, eta gainerako produktuenak % 4,0 jaitsi dira.


Urtetik urterako erkaketan, salmentek behera egin dute hiru Lurraldeotan. Araban jaitsiera % 4,5ekoa izan da eta Bizkaian % 3,1ekoa; Gipuzkoan salmentek % 5,2 egin dute behera.


Aurreko hilabetearekin (2011ko azaroa) alderatuta, Euskal AE osoko salmentek % 0,7 egin dute gora, balio nominaletan. Elikagaien salmentek % 2,5 egin dute behera aurreko hilabetearekin erkatuta; gainerako produktuen salmentetan % 2,5eko gorakada gertatu da.


Lurraldeen arabera eta azaroarekin alderatuta, azalera handietako guztizko salmentek gora egin dute Araban (% 5,0) eta Bizkaian (% 0,7); Gipuzkoan salmentek behera egin dute (-% 1,3).


2011ko abendua. Euskal AEko Azalera Handietako Merkataritzaren Indizearen aldakuntza-tasak (%)


Termino konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek % 6,3 egin dute behera urtetik urtera, eta aurreko hilabetearen aldean % 0,7 igo dira


2010eko abenduarekin alderatuta, elikagaien salmentek % 6,6 eta gainerako produktuenek % 6,1 egin dute behera, euro konstanteetan. Lurraldeen bilakaera aztertu ostean ikusi da guztietan gertatu dela beherakada: Bizkaian jaitsiera % 5,5ekoa izan da, Araban % 6,8koa eta Gipuzkoan, % 7,6koa, termino konstanteetan.


Aurreko hilabetearekin konparatuz, eta prezioen eragina alde batera utzi ostean, elikagaien salmentek % 2,4 egin dute behera 2011ko azaroaren aldean, eta gainerako produktuen salmentek % 2,4 egin dute gora. Lurraldeka, Gipuzkoan % 1,1eko beherakada jaso da. Bizkaian (% 0,7) eta Araban (% 4,9) gorakadak gertatu dira, beti termino errealetan.


Azalera handietako establezimenduetan lan egin duten pertsonen kopurua % 1,0 gutxitu da 2011ko abenduan, 2011ko azaroarekin alderatuta, termino desestazionalizatuetan. Bizkaian eta Gipuzkoan jaitsierak gertatu dira: -% 0,8 eta -% 1,7, hurrenez hurren. Aldea positiboa izan da Araban, 0,1eko igoerarekin.


2011 URTEKO BALANTZEA


Azalera handietako salmentek % 3,5eko jaitsiera nominala izan dute 2011ko hamabi hilabeteotan, aurreko urtearen aldean. Behin prezioen eragina kenduta, -% 6,6ko tasa erreala dugu, lan-egutegiko termino homogeneoetan betiere.


Lurralde historikoetan, 2011 osoan metatutako bilakaerak honakoak dira: Araban % 3,7 jaitsi dira salmentak, Bizkaian % 3,6 eta Gipuzkoan % 3,1, termino nominaletan. Termino errealetan ere, beherapenak gertatzen dira hiru lurraldeotan: Araban % 6,8 egin zuten behera, eta Bizkaian % 6,7; Gipuzkoako jaitsiera % 6,2koa izan da.


Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea, lurralde historikoen arabera. 2011ko urteko balantzea. Egutegi eragina zuzendutako salmentak



Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut