Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2012/01/24ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko INDUSTRIA PREZIOEN INDIZEA (IPRI) 2011ko ABENDUA



2011ko abenduan industriako prezioek % 0,3 egin dute behera, aurreko hilabetearen aldean



Iazko datuekin alderatuz gero, % 4,8 egin dute gora



Euskal AEko industria prezioen indizea: EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko industriako prezioek % 0,3 egin dute behera 2011ko abenduan, aurreko hilabetearen aldean. Datu horien arabera, azken hamabi hilabeteetako industriako prezioen aldaketa jaso duen abenduko urte arteko tasak % 4,8ko hazkundea izan du.


Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen abenduko urte arteko tasak.  Behin-behineko datuak


Sektore-azterketa zehatzagoak erakutsi bezala, 2011ko abenduan, eta aurreko hilabetearen aldean, “Erauzteko industriak” izeneko adarrak izan du inflaziorik handiena (% 2,2), eta ondoren daude “Zurgintza, papera eta arte grafikoak” (% 0,2), "Industria kimikoa" (% 0,2) eta “Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa” (% 0,2). Aldiz, prezioetan beherakada handiena izan duten adarrak, honakoak izan dira: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (-% 0,8), “Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria”, (-% 0,7) eta “Metalurgia eta produktu metalikoak” (-% 0,5).

2010eko abendutik 2011ko abendura, urte arteko aldian, prezioen hazkunderik handienak ondoko adarretan eman dira: “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (% 20,1), “Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak” (% 15,8) eta "Industria kimikoa" (% 6,7). Kontrara, prezioetan hazkunderik txikienak “Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa” (% 0,2) eta “Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza“ (% 0,5) sektoreetan gertatu dira.


Ondasunak xede ekonomikoaren arabera sailkatuta, eta aurreko hilabetearekin alderatuta, Energiaren prezioek % 0,6 egin dute behera; Bitarteko ondasunen prezioetan ere beherapena gertatu da (-% 0,4), Ekipamenduko Ondasunetan bezala (-% 0,1). Kontsumo Ondasunek, oro har, gora egin dute (%  0,2), batez ere Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorrek gora egin dutelako (% 0,3); Kontsumo Ondasun Iraunkorrek igoera apalagoa izan dute (% 0,1).


Ondasunen multzo handi hauen prezioen bilakaera guztiek ere goranzkoak dira urte arteko aldian. Energiaren prezioek % 17,6 egin dute gora, Ekipamenduko Ondasunenak % 2,1, Tarteko Ondasunenak % 1,8 eta Kontsumo Ondasunenak beste horrenbeste: % 1,8. Azken hauen artean, % 2,3 igo dira Kontsumo Ondasun Ez Iraunkorren prezioak eta % 0,8 Kontsumo Ondasun Iraunkorrenak.


INDUSTRIAKO PREZIOEN INDIZEA. EUSKAL AE. DATU AURRERAPENA. 2011ko ABENDUA






Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Industria Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria Prezioen Indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut