Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2011-12-28ko prentsa oharra

HEZKUNTZARI BURUZKO UDAL ESTATISTIKA 2010-1-1



Euskal Autonomia Erkidegoko bost pertsonatik batek unibertsitate ikasketak zituen 2010. urtean


Unibertsitate ikasketak dituztenen erdiak emakumeak dira



Bost pertsonatik batek unibertsitate ikasketak zituen 2010eko urtarrilaren batean. Eustaten datuen arabera, erdi-goi mailako edo goi mailako ikasketak zituzten pertsonak 418.420 ziren 2006an eta kopuru hori 461.097ra igo da.


Euskal Autonomia Erkidegoko hamar urtetik aurrerako biztanleen artean unibertsitate ikasketak dituztenen kopurua ia ehuneko bi hazi da 2006. urteaz geroztik, hain zuzen ere % 21,5etik % 23,3ra. Pertsona multzo horretan bostetik lau 20 eta 55 urte bitartekoak dira.



graf0007690_01_e.png



Bigarren hezkuntzan eta lanbide heziketan ere bilakaera positiboa izan da, 2006az geroztik ehuneko bost puntu baino gehixeagoko hazkundea izan baita. Bigarren hezkuntzaren pareko edo goragoko ikasketak dituzten biztanleen portzentajea % 54,75etik % 60,23ra igo da epe horretan.


Beste aldean, 10 urteko eta gehiagoko biztanleen analfabetismo tasa % 0,5era murriztu da. 60 urteko eta gehiagoko biztanleen tasa jaitsi egin da 2006. urteko % 1,7tik 2010eko % 1,3ra. Emakumezkoen artean nabarmen handiagoa izan da (% 1,7) gizonezkoen artean baino (% 0,8).


Eskualdeka, Bizkaian Plentzia-Mungiako eskualdea nabarmentzen da, bertako 10 urteko eta gehiagoko biztanleen % 31,9k dutelako unibertsitate mailako hezkuntza, eta Donostiako eskualdea ere bai, % 25,6ko portzentajearekin. Beste muturrean daude Arabako Mendialdea (% 13,8) eta Arabako Errioxa (% 14,5), eskualde horietako biztanleetatik % 15 baino gutxiago baitira unibertsitate mailako ikasketak dituztenak.



graf0007690_02_e.png




Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 E-maila: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Lourdes Lanas
Tel.:+34-945-01 64 91 Faxa:+34-945-01 75 01
 

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut