Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2011/12/28ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO AZALERA HANDIETAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (AHMI) 2011KO AZAROA


Euskal AEko azalera handietako salmentak % 5,0 jaitsi dira 2011ko azaroan


Elikagaien salmentek % 1,0 egin dute behera urtetik urtera eta gainerako produktuen salmenta % 7,2 jaitsi da


Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko merkataritzako azalera handietako salmentek urtetik urtera % 5,0ko beherapen nominala izan dute 2011ko azaroan. Elikagaien salmentek % 1,0ko beherapen nominala izan dute urte batetik bestera, eta gainerako produktuek % 7,2 egin dute behera.


Lurraldeen arabera, Araban urtetik urtera salmentek % 8,4ko beherapen nominala izan dute, eta % 3,6koa Bizkaian; Gipuzkoan beherapena % 6,0koa izan da.


Aurreko hilabetearekin (2011ko urria) alderatuta, Euskal AE osoko salmentek % 2,8 egin dute behera balio nominaletan, urtaroko ondorioak zuzendu ostean. Elikagaien salmentek % 1,6 egin dute behera aurreko hilabetearekin erkatuta, eta gainerako produktuek ere aldaketa negatiboa izan dute (% -3,5).


Lurraldeen arabera eta urriarekin alderatuta, hiru lurraldeotako salmentek behera egin dute: Bizkaikoek % 2,5 egin dute behera, Gipuzkoakoek % 2,8 eta Arabakoek % 3,9.


graf0007689_01_e.png


Balio konstanteetan, Euskal AEko azalera handietako salmentek % 8,0 egin dute behera urtetik urtera, eta aurreko hilabetearen aldean % 3,3 jaitsi dira


2010eko azaroarekin alderatuta, elikagaien salmentek % 4,4 eta gainerako produktuenek % 9,9 egin dute behera, euro konstanteetan. Lurraldeen bilakaera aztertu ostean ikusi da guztietan gertatu dela beherapena. Araban beherakada % 11,3koa izan da, Bizkaian % 6,6koa eta Gipuzkoan, % 9,1ekoa, prezio konstanteetan.


Aurreko hilabetearekin konparatuz, eta prezioen eragina alde batera utzi ostean, elikagaien salmentek % 1,7 egin dute behera 2011ko urriaren aldean, eta gainerako produktuen salmentek ere behera egin dute (% -4,1).


Lurraldeka, Araban % 4,3ko beherakada jaso da, eta Bizkaian eta Gipuzkoan % 3,1ekoa bietan ere, beti termino errealetan.


Azalera handietako establezimenduetan lan egin duten pertsonen kopurua % 0,4 gutxitu da 2011ko azaroan, 2011ko urriarekin alderatuta (desestazionalizatu ostean). Aldea positiboa izan da Gipuzkoan (0,9ko igoera). Araban eta Bizkaian, aldiz, negatiboa izan da: % 1,8ko eta % 0,7ko beherapenak gertatu dira, hurrenez hurren.






























Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Azalera handietako merkataritzaren indizea gaineko datu-bankua
 

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut