Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2011/12/30eko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO IRAKASKUNTZA PUBLIKOAREN GASTU ETA FINANTZAKETAREN ESTATISTIKA, 2009. URTEA



Euskal AEko Ikastetxe publikoen irakaskuntza-gastua % 16 gehitu zen 2007 eta 2009 urteen artean



Ikasle bakoitzeko gastua 5.927 eurokoa izan zen, bi urte lehenago baino % 14,3 gehiago


EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko ikastetxe publikoen irakaskuntza-gastua 1.689 milioi eurokoa izan zen, hau da, 2007. urtearen aldean % 16 gehitu zen gastu hori. Gastu osoa, jarduera eta zerbitzu osagarriengatiko gastuak eta kapital-gastuak ere biltzen dituena, 2.040 milioi eurokoa izan zen,

2007an baino % 20,7 gehiago. Gastua BPGren % 3,1 izan zen 2009. urtean. Irakaskuntzako gastu osoaren % 64,8 ikastetxe publikoek hartu zuten; ikastetxe pribatuek 1.104 milioi euroko gastua izan zuten.


Ikastetxe publikoen gastu gehiena (% 90) jarduera arruntetara bideratu zen eta gainerakoa (% 10) inbertsioetara. Bestalde, gastu arrunteko 1.826 milioi euroen % 92,4 zuzenean irakaskuntzarako izan zen, % 1 jarduera osagarrietarako eta % 6,6 zerbitzu osagarrietarako (jantokia eta eskola-garraioa batez ere). Irakaskuntzaren barruan, kapitulu garrantzitsuena langileen gastuena izan zen, kontzeptuaren % 89.



graf0007693_01_e.png


Irakaskuntza mota kontuan hartuta, unibertsitate aurreko mailetako zentroek gastu osoaren % 75 izan zuten, unibertsitateak % 22 izan zuen eta araubide bereziko irakaskuntza zentroek % 3.


Bestalde, irakaskuntzako gastuen hazkunde-erritmoa handiagoa izan zen ikasleka (% 14,3) eskola-unitateka (% 8,9) baino.


Ikastetxe publikoetako eskola-unitate bakoitzeko irakaskuntza gastuak 88.935 eurokoak izan ziren haur hezkuntzan, eta lehen hezkuntzan 93.486 eurokoak. Bigarren mailako irakaskuntzan DBHk 154.587 euroko gastua izan zuen, batxilergoko lerroek 198.909 eurokoa eta erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketak 164.086 eta 175.156 eurokoa, hurrenez hurren.


Ikasle bakoitzeko irakaskuntza gastua 5.674 eurokoa izan zen haur hezkuntzan, eta lehen hezkuntzan 6.101 eurokoa. Erdi mailako irakaskuntzetan, DBHn 9.946 euro, batxilergoan 8.258 euro eta erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketan 12.468 eta 11.981 euro, hurrenez hurren. Araubide bereziko irakaskuntzetan (hizkuntza, musika, dantza, arteak eta lanbideak) ikasle bakoitzeko gastua 1.647 eurokoa izan zen eta unibertsitatean 7.492 eurokoa.


Ikastetxe publikoen sarrerak, guztira, 2.086 milioi eurokoak izan ziren: sarrera arrunta % 90 eta kapitalaren sarrera %10. Sarrera arruntaren osagai nagusiak diru-laguntza publikoak izan ziren, guztizkoaren % 92,8. Iturri pribatuek sarrera arruntaren % 5,6 ekarri zuten, batez ere irakaskuntzako kuoten bidez (% 2,7) eta jarduera eta zerbitzu osagarrien bidez (% 2,9).


graf0007693_02_e.png






Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00. Faxa:+34-945-01 75 01. Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Mª Carmen San Vicente
Tel.:+34-945-01 75 45. Faxa:+34-945-01 75 01.
Euskal AEko Irakaskuntza Publikoaren Gastu eta Finantzaketaren Estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Irakaskuntza Publikoaren Gastu eta Finantzaketaren Estatistikari datu-bankua.


Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut