Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2011-12-07ko prentsa-oharra

EUSKAL AEKO KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKAK (KAMEE), 2011KO 3. HIRUHILEKOA


Euskal AEko esportazioak % 25,5 hazi dira 2011ko hirugarren hiruhilekoan


Inportazioek % 11,5 egin dute gora denboraldi berean


Euskal AEko esportazioak: EUSTATek emandako datuen arabera, esportazioek % 25,5eko hazkunde nominala izan dute 2011ko hirugarren hiruhilekoan. Urte honetan 5.263 milioi euroraino hazi dira, aurreko urtean 4.195 milioi baino zertxobait gehiago izan ziren. Esportazioek hirugarren hiruhilekoan izan duten hazkundeak % 18,4an utzi du 2011ko lehenengo bederatzi hilabeteetan pilatutako tasa.


Euskal AEko inportazioak: urte honetako hirugarren hiruhilekoan, % 11,5eko hazkunde nominala izan dute inportazioek, eta 4.148 milioi eurora iritsi dira. Inportazio ez-energetikoak bakarrik kontuan hartuta, aztertutako aldian hazkunde handiagoa izan dute (% 12,3), 2.685 milioi euroko balioarekin. Inportazioen urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako tasa metatua % 17,6raino hazi da, aurreko urteko aldi beraren aldean, eta inportazio ez-energetikoena % 14,3raino.


Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. 2010-2011, Hirugarren hiruhilekoa. Milaka eurotan


Esportazioen kopuruari inportazioena kenduta, saldo garbia positiboa izan da hirugarren hiruhilekoan; ondorioz, 1.115 milioi euroko merkataritza superabita izan da eta esportazioen estaldura-tasa inportazioen aldean % 126,9koa izan da. Baina inportatu eta esportatu diren produktu energetikoak alde batera utzita, merkataritzako saldo ez-energetikoak 2.053 milioiko superabita izan du (2010. urteko hirugarren hiruhilekoan baino 721 milioi gehiago). Aztertutako aldian, estaldura-tasa ez-energetikoa % 155,7koa izan zen 2010ean eta % 176,4koa izan da 2011n.


Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera. Urte arteko hazkunde tasak


Europar Batasunerako ziren 2011ko hirugarren hiruhilekoko esportazioak % 36,4 hazi dira, 2010eko aldi beraren aldean. Bolumena eta urtetik urterako hazkundea aintzat hartuta, esportazio horien artean honakoak azpimarratu behar dira: Frantziarakoak (% 20,7), Alemaniarakoak (% 31), Italiarakoak (% 47,1), Belgikarakoak (% 89,6) eta Erresuma Baturakoak (% 18,6). Gainera, Europar Batasuneko herrialde guztiekin hazkunde tasa positiboak eman dira. EB-27tik kanpo, nabarmentzekoa dira hurrengo herrialdeetarako esportazioen hazkundeak: Singapur (% 250,9), Iran (% 243,4) eta Norvegia (% 149,5).


Europar Batasunetik etorritako inportazioak % 11,5 gehitu dira; horien artean, bolumena eta urte arteko hazkundea oinarritzat hartuta, inportazio hauek dira aipatzekoak: Alemaniakoak (% 22,6), Frantziakoak (% 24), Italiakoak (% 9,5) eta Belgikakoak (% 32,7). Erresuma Batutik etorritako inportazioek, aldiz, behera egin dute (-% 47,2). Munduko gainerako herrialdeei dagokienez, Singapurretik (% 608,8), Indiatik (% 377,1) eta Ameriketako Estatu Batuetatik (% 111,9) etorritako inportazioen hazkundeak dira azpimarragarrienak.


Muga-zergak aztertuta, eta esportazioei dagokienez, Garraio-materiala izeneko atala nabarmendu behar da; atal hau garrantzitsuenen artean dinamikoena izan da, % 36ko hazkundea izan du eta hiruhileko horretako esportazio guztien % 21 hartu du. Gainerako atal garrantzitsuek ehuneko apalagoak izan dituzte: Metalak eta beren manufakturak % 5,7 hazi dira eta Material elektrikoa % 5,1. Horrez gain, Plastikoek eta kautxuak (% 198,8) izan duten hazkunde handia azpimarratu behar da, hiruhileko horretan esportatu den guztiaren % 16,6 hartu du eta.


Inportazioei dagokienez, Produktu mineralak azpimarratu behar dira: % 9,9 hazi dira, eta gure inportazioen % 35 hartu dute. Hazkunde garrantzitsuak izan dira Plastikoak eta kautxua (% 70,2) eta Produktu kimikoak (% 66,0) ataletan ere. Hazkunde apalagoak gertatu dira, inportazio garrantzitsuenen artean, Metalak eta beren manufakturak (% 2,1eko hazkundea) eta Material elektrikoa (% 4,0koa) ataletan.


Esportazioek Araban izan dute hazkunderik handiena. Lurralde horretako hazkundea % 47,8koa izan da 2011ko hirugarren hiruhilekoan, eta batez ere muga-zergen atal garrantzitsuenetan gertatu da: Garraio-materiala (% 47,2), Metalak eta beren manufakturak (% 25) eta Plastikoak eta kautxua (% 243,5); baina, beste aldean, Material elektrikokoek pixka bat behera egin dute (-% 0,6). Arabako inportazioek % 27,3 egin dute gora, eta horien artean garrantzitsuena Metalen eta beren manufakturen hazkundea izan da (% 30,1).


Euskal AEko kanpo-merkataritza. Hileko datuak (Joera)


Bizkaiko esportazioak % 20,3 hazi dira, aurreko urteko aldi beraren aldean. Lurralde honetan esportazioek izan duten hazkunde hori, batez ere Produktu mineralak (% 11,3) eta Plastikoak eta kautxua (% 223,4) ataletako salmenten guztirako bolumenak izandako portaera onaren eraginez gertatu dira. Metalek eta beren manufakturek, aldiz, % 7,8 egin dute behera. Guztira, hiru atal horiek lurraldeko esportazio guztien % 68 hartu dute. Bizkaiko inportazioek % 9,9 egin dute gora, batez ere Produktu mineralen (% 10,1) eta Plastikoen eta kautxuaren (% 113,2) inportazioen hazkundeak eraginda. Dena den, Metalek eta beren manufakturek % 4,2 egin dute behera.


Gipuzkoako esportazioek % 16,2 egin dute gora urte honetako hirugarren hiruhilekoan, hiru lurraldeotako hazkunderik txikiena. Garraio-materialak (% 43,8), Metalak eta beren manufakturak (% 13,9) eta Material elektrikoak (% 5) ataletako esportazioak izan dira hiruhileko honetako hazkundeari gehien lagundu diotenak. Gipuzkoako inportazioek % 5,6 egin dute gora. Inportatzen diren bi atal garrantzitsuenetan, Material elektrikoak % 9,7 hazi dira eta Metalak eta beren manufakturak, aldiz, % 3,5 jaitsi dira.


Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Patxi Garrido
Tel.:+34-945-01 75 13 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut