Eustat

Eustat Euskadi.net
back
Jarraiguzu
Twitter del Blog Facebook

2011-11-11ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI) 2011ko 3. hiruhilekoa



Euskal AEko merkataritzako sektorearen salmentak %3,0 igo ziren 2011ko hirugarren hiruhilekoan



Handizkako merkataritza salmentak %4,8 igo ziren; txikizkakoak %0,3 hazi ziren


Euskal AEko merkataritzaren sektorea: Eustatek emandako datuen arabera, 2011ko hirugarren hiruhilekoan salmenta nominalak %3,0 hazi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.


Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizeak ez du aldaketarik izan (%0,0), urtaro-eraginak kenduta.


Urte arteko hazkunde-tasa nominalak. Euskal AE. Egutegiaren eragina zuzendutako datuak


Sektoreka, 2010eko aldi beraren aldean, Euskal AEko handizkako merkataritza: salmenta nominalak %4,8 handitu dira 2011ko hirugarren hiruhilekoan;%0,3 igo dira txikizkako merkataritzan.


Handizkako merkataritzari dagokionez, kontuan hartutako sektore guztietan gertatu da hazkundea. Makineria eta tresneriaren sektorea %8,1 hazi da eta Produktu erdilanduen eta txatarraren sektorea %7,0. Nekazaritza eta elikadura produktuen sektorea %5,1 igo da eta Elikagai ez diren kontsumo-produktuen sektorea %1,3.


Lurraldeka, 2011ko hirugarren hiruhilekoko merkataritza-sektorearen salmenta nominalen igoerarik handiena Araban izan da, urte arteko %4,7; Gipuzkoan salmenta nominalak %3,0 hazi ziren eta Bizkaian %2,5.

Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %1,1 jaitsi ziren hirugarren hiruhilekoan


2010eko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan, handizkako merkataritzan %0,1 hazi dira egindako salmentak eta txikizkakoan %2,7 murriztu.


Handizkako merkataritzaren barruan urte artekoak ezberdinak izan dira: Makineria eta tresneriaren salmentak %6,6 hazi dira, Nekazaritza eta elikadura produktuen salmentak %2,2 igo dira eta Elikagai ez diren kontsumo-produktuenak %1,5. Zentzu negatiboan, Produktu erdilanduen eta txatarraren salmentak %2,2 jaitsi dira, beti termino errealetan.


Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %3,1 jaitsi dira merkataritza espezializatuaren salmentak eta %2,3 ez-espezializatuarenak.


Euskal AE osoan, 2011ko bigarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,2 jaitsi da 2011ko hirugarren hiruhilekoan.






Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko datu-bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut