
2010ean txikizkako merkataritzaren salmentek %1,2ko igoera nominal metatua izan zuten. Gasolindegiak sartu gabe, txikizkako gainerakoen salmentetan ez dago aldaketarik (%0,0), 2010eko datu metatuetan 2009koen aldean. Termino errealetan, sektorea bere osotasunean %0,6 jaitsi zen eta gasolindegirik gabe %0,3. 2011 lehen hiruhilekoan txikizkako merkataritzaren sektorean %1,8 jaitsi ziren salmenta nominalak aurreko urteko aldi beraren aldean, eta %2,9 gasolindegiak sartu gabe. Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %0,4 nominala hazi da. Prezio finkoetan eta aurreko urtearen aldean, sektore osoan %4,8koa izan zen jaitsiera eta %4,2 gasolindegirik gabe.
Euskal azalera handietako salmentak %12,3 nominal jaitsi ziren urte artean 2011ko martxoan, lan-egutegiko termino homogeneoetan. Elikagaietan %6,1eko urte arteko jaitsiera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %15,8koa. Araban, urte artean, %9,4 jaitsi dira salmentak nominalki; %13,4 Bizkaian eta %11,6 Gipuzkoan. 2011ko otsailaren aldean, salmentak %4,3 jaitsi ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %2,0ko hil arteko jaitsiera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %5,5ekoa.
Barne-merkataritzaren salmentek %5,6ko igoera nominal metatua izan zuten 2010ean. Tasa nominaletan, Araban %7,4ko igoera, Gipuzkoan %7,2koa, Bizkaian %4,2koa. Termino errealetan, Euskal AEn, sektorean %2,7ko igoera dago. Gipuzkoan %3,5, Araban %3,4 eta Bizkaian %2,1. Aurreko urteko batez bestekoaren aldean, 2010ean merkataritza sektorearen enplegu-galera %0,4 izan zen; Bizkaian %0,3 igo zen, %1,0 jaitsi Gipuzkoan eta %1,8 Araban.

Eustatek landutako “Euskal enpresen egitura eta demografia” estatistikan jasotako datuen arabera, Euskal AEn 47.012 merkataritza-establezimendu daude, eta bertan 142.731 enplegu, 2010eko urtarrilaren 1ean. Bizkaian 24.909 establezimendu; 16.129 Gipuzkoan eta 5.974 Araban. Txikizkako merkataritza-establezimenduak 28.627 ziren Euskal AEn; haietatik 1.028k 400m2 baino gehiago zituzten, eta 745ek 9 m2 baino gutxiago. Araban 3.502 txikizkako establezimendu ziren, 15.135 Bizkaian eta 9.990 Gipuzkoan.
| Adierazle nagusiak | |
|---|---|
| BPG (2010eko 4. hiruhil.) | %0,8 |
| Jarduera tasa (2011ko 1. hiruhil.) | %56,3 |
| Langabezia-tasa (2011ko 1. hiruhil.) | %10,7 |
| KPI (2011ko apirila) | %1,3 |
| IPI (2011ko martxoa) | %6,1 |
| Interneteko erabiltzaileak (2010) | %52,6 |
Eustateko informazio zerbitzuaren xede nagusia da jasotzen dituen estatistika-informazio eskaerak azkar eta eraginkortasunez betetzea. Eskaera horiek herritarrek, enpresek, herri administrazioek, eragile politiko eta sozialek, unibertsitateek... egiten dituzte, beren jarduerak garatzeko edo beste edozein arrazoi dela-eta, estatistika-informazioa behar dutelako. Zehatz esateko, bereziki interesgarriak dira Kontsulta Azkarren Zerbitzua, telefonoz, faxez, ohiko postaz edo posta elektronikoz berehalako arreta eskaintzen duena, eta Neurrira Egindako Estatistika Informazioen Eskari Zerbitzua, Eustatek egindako estatistika guztien "neurrirako" ustiaketak egiten dituena.