Eustat

Eustat Euskadi.net
back

2010/08/27ko prentsa oharra

EUSKADI EB-27n. 2010


Euskal Autonomia Erkidegoko okupazio tasak pixka bat gainditu zuen EB-27ko herrialdeen batez bestekoa 2009. urtean



Emakume euskaldunek izandako okupazio tasa (% 58,2) zonalde horretako emakumeen batez bestekora iristen zen ia (% 58,6)


Euskal Autonomia Erkidegoaren okupazio tasak, % 65,2arekin, pixka batean gainditzen zuen 2009. urtean EB-27ko herrialdeetako batez bestekoa, hain zuzen ere % 64,6an finkatu zena Eustaten datuen arabera. Espainiako okupazio tasa % 59,8koa zen urte berdin horretarako. Emakume euskaldunen kasuan, tasa hori (% 58,2koa) EB-27ko emakumeen batez bestekora iristen zen ia (% 58,6).

Herbehereak (% 77,0), Danimarka (% 75,7), Suedia (% 72,2), Austria (% 71,6), Alemania (% 70,9), Erresuma Batua eta Zipre (% 69,9arekin bakoitza) izan ziren okupazio tasa altuenak eduki zituzten zonako herrialdeak. Aldiz, Malta (% 54,9), Hungaria (% 55,4), Italia (% 57,5), Errumania (% 58,6), Polonia (% 59,3) eta Espainia (% 59,8) ziren adierazle honi dagokionez azken lekuak betetzen zituzten herrialdeak.

2000-2009 aldiari dagozkion datuak alderatuz gero, urte horietan gertatu den aldaketa ikus daiteke, izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoa % 57,5eko okupazio tasa izatetik (2000. urtean) % 65,2ko tasa izatera (2009. urtean) igaro zen. Aldiz, Espainian, portzentaje horiek % 56,3 eta % 59,8koak ziren hurrenez hurren. EB-27 eratzen duten herrialdeetan, adierazle honentzako batez bestekoa % 62,2koa zen 2000. urtean eta % 64,6koa 2009. urtean.


Emakumeen okupazio tasari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegokoa, % 58,2arekin, EB-27ko herrialdeen batez bestekora hurbiltzen da (% 58,6). Zentzu horretan, adierazle honek azken urteetan edukitako bilakaera adierazgarritzat jo daiteke ere Euskal Autonomia Erkidegoan, izan ere, 2000. urteko % 43,0ko tasa edukitzetik 2005. urteko % 54,8koa izatera igaro zen eta % 58,2koa 2009. urtean.

Europa Iparraldeko herrialdeek lehenengo postuak betetzen zituzten 2009. urtean atal honetan: Danimarka (% 73,1), Herbehereak (% 71,5), Suedia (% 70,2) eta Finlandia (% 67,9) dira rankingaren buruan ageri zirenak. Aldiz, Malta (% 37,7), Italia (% 46,4) eta Grezia (% 48,9) izan ziren urte horretan emakumeen okupazio tasa baxuenak eduki zituztenak. Espainia, bestalde, % 41,3ko tasa izatetik 2000. urtean, % 51,2koa izatera igaro zen 2005. urtean eta % 52,8koa 2009. urtean, hau da, guztia EB-27ko batez bestekoaren azpitik.

Halaber, interesgarria da azpimarratzea Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren okupazio tasa 2009. urtean, 55 eta 64 urte arteko pertsonentzat, % 42,5ekoa zela, EB-27ko batez bestekoaren (% 46,0) eta Espainiakoaren (% 44,1) azpitik. Adin tarte horretan tasa altuena zuen herrialdea Suedia zen (% 70,0); aldiz, Malta izan zen (% 28,1) tasa baxuena erregistratu zuen herrialdea.



graf0006236_01_e.png



Argibide gehiago eskuratzeko:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Manuel Riveiros
Tel.: +34-945-01 75 62 Faxa: +34-945-01 75 01.
EUSKADI EB-27n gaiari buruzko prentsa ohar gehiago.

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut