Eustat

Eustat Euskadi.net
back

2010/09/02ko prentsa-oharra

EUSKAL AEko ERAIKUNTZAREN KOSTUEN INDIZEA (EKI) 2010eko UZTAILA




Euskal AEko eraikuntzaren kostuak %0,3 jaitsi ziren 2010eko uztailean aurreko hilaren aldean




Azken hamabi hilabeteetan (2009ko uztailetik 2010eko uztailera) eraikuntzaren kostuak %1,8 igo dira.


2010eko uztailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,3 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %1,8 igo zen, EUSTATen datuen arabera.


graf0006237_01_e.png


2010eko uztailean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, berriz, %0,4 jaitsi dira.


Uztailean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek beherantzako bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzan %0,2ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,8koa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaerak intentsitate ezberdinak erakusten ditu. Etxegintzako lehengaien kostuak %1,3 igo dira eta Obra Zibilekoenak %4,4.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken hamabi hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenen artean Petrolio-fintzea (%19,9) nabarmentzen da. Ondoko sektoreetan ere igo dira prezioak: Metalurgia (%13,6), Energia elektrikoa, gasa eta ura (%5,4), eta Material elektrikoa (%3,2), besteren artean. Berriz, urteko prezioetan (2010eko uztaila 2009koaren aldean) jaitsierak izan dituzte ondoko sektoreetako lehengaiek: Zurgintza (%-1,1), Metalezko artikuluak (%-0,4), Ez-metalezko mineralak (%-0,3) eta Altzarigintza (%-0,1).



graf0006237_02_e.png






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Eraikuntzako Kostuen Indizeari buruzko datu-bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut