Eustat

Eustat Euskadi.net
back

2010/06/30eko prentsa-oharra

INFORMAZIO GIZARTEAREN INKESTA/EUSKAL AEKO FAMILIAK 2010


Prentsa digitalak, posta elektronikoak eta gizarte sareek hartzen dituzte web bisitatuenen zerrendako lehen postuak Euskal AEn 2010ean



Gizarte sare birtualak sendotu egiten dira lehen postuetan: “tuenti.com” eta”facebook.com” laugarren eta seigarren dira



Euskal AEn normalean Interneten aritzen diren pertsonek aurrena komunikabideetara jotzen dute, ondoren posta elektronikora, gizarte sareetara, instituzioen orrietara, bankuetara, aisia eta bidaietara, Eustaten 2010eko datuen arabera.


Web orri bisitatuena “elcorreodigital.com” da oraindik ere; Internet erabiltzaileen artean %14k jotzen dute bertara, 166.000 aipamen guztira. Hurrengo komunikabide bisitatuenak hauek dira: “diariovasco.com”, %6,8, eta “marca.es”, %4,6.


Rankinean bigarren “hotmail.com” posta elektronikoko plataforma dago, ia 160.000 bisita, kuotaren %13,4. Aipatzekoa da, baita ere, “gmail.com” nola sartu den; lehen ez zen agertzen eta orain 15. dago.


“tuenti.com” orriaren sendotzea nabarmentzekoa da, sare sozial birtual hau 2006an sortu eta laugarren dago, 76.800 aipamen eta kuotaren %6,5; 2009 urtean baino 37.900 bisita gehiago.“facebook.com” orria 61. izatetik 6.era etorri da, 55 postu aurrerago; 41.300 sarrera ditu, 2009an baino 15 aldiz gehiago. Berriz, “youtube.com” atzera joan da, lau postu; orain zazpigarren dago.



Banku elektronikoek eta erakunde-orriek beren postuei eusten diete, web bisitatuenen artean, 2010an


Orri bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak daude: “kutxa.net”, bisiten %2,5, bederatzigarren da; “bbk.es” %2,1 eta “cajalaboral.es” %1,3. “cajavital.es” 64. izatetik 21.era etorri da, 43 postu aurrera; aipamenen %1,0.


Eusko Jaurlaritzaren orria, “euskadi.net” ,aipamenen %2,3, 27.400 bisita, hamargarren rankinean. Aipatzekoa da lehen 30 postuetan nola sendotu diren Euskal Administrazioarekin erlazionatutako orriak, esaterako, “ejgv.euskadi.net” eta “osakidetza-svs.org”. Euskal Herriko Unibertsitatearen orria, “ehu.es” hamargarrren dago, eta “wikipedia.org” bederatzigarrenetik zortzigarrenera pasatu da.


Aurrerapen aipagarriak: “acb.com” 112.etik 34.era; “ingdirect.com” 106.etik 38.era eta “msn.es” 91.etik 49.era.

Euskal AEko Internet erabiltzaileen artean ia %98k “Google” bilatzailea erabiltzen du


Google da Euskal AEko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen %97,6k, 15 urte eta gehiagoko 989.000 mila internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %1,4k Yahoo eta %1,0k besteren bat. Google-ren erabiltzaileak 2010ean lehen baino 48.800 pasa gehiago dira.


Internet erabiltzaileek gehien aipatu dituzten 20 weben zerrenda. 2009 eta 2010






Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tel:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut