Eustat

Eustat Euskadi.net
back

2010/05/27ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA-FAMILIAK 2010



15 urte edo gehiagoko biztanleriaren %52,6 Internet-en erabiltzaile da Euskal AEn 2010ean



Interneten erosketetan aritzen direnak %33,6 ugaritu dira



Eustaten datuen arabera, Euskal AEko 15 urte edo gehiagoko Interneten erabiltzaileak 991.000 izan dira 2010eko lehen hiruhilekoan, hau da, adin horretako Euskal AE osoko %52,6. 2009. urtearen aldean %4,3ko hazkundea da.


Araban igo da gehien erabiltzaile kopurua, ehuneko 5,2 puntu aurreko urteko aldi beraren aldean; Euskal AEn lehenengo tokian jarri da, %56,4rekin. Gipuzkoan ehuneko 3,8 puntukoa izan da hazkundea; aurtengo lehen hiru hiletan %55,5 izan dira Interneten erabiltzaileak, bigarren jartzen delarik. Bizkaiak 1,9 puntuko atzerakada izan du; 15 urteko eta gehiagoko Interneten erabiltzaileak %49,9 dira, azken tokian.


Adinari begiratuz gero, erabiltzaile gazteenen -15-24 urte- hazkundea nabarmentzekoa da, ehuneko 2,7 puntu aurreko urtearen aldean; ondoren adintsuenak datoz, 65 urte eta gehiagokoak, zeinak ehuneko bi puntuz hazi diren 2009ko lehen hiruhilekoaren aldean. Halere, ehuneko bi punturen atzerakada dago 25-34 urteko Interneten erabiltzaileen artean.


15 urte eta gehiagoko biztanleen bilakaera, etxean IKT hornikuntzetarako sarbidearen arabera, hiruhilekoei jarraiki. 1999-2010. %

Gutxitu egin da generoen arteko aldea Interneten erabiltzaileen artean


Generoen arteko aldea ehuneko 8,3 puntutan zen 2009ko lehen hiruhilekoan; 2010eko lehenean 7,7 puntura gutxitu da. 15 urte eta gehiagoko biztanleei dagokienez, Interneteko erabiltzaileak gizonezkoen %56,6 dira eta emakumezkoen %48,9. 2010eko lehen hiruhilekoan, Interneteko erabiltzaile guztien artean, %52,3 gizonak dira eta %47,7 emakumeak.


Jardueraren arabera, ikasleen arteko %96,2k erabiltzen du Internet; pertsona okupatuen artean, %70,4k, eta ez-aktiboen eta langabetuen artean %23,1ek. 2009. urtearen aldean hazkunderik handiena, %17,3, ez-aktiboen eta langabetuen artean izan da; ikasleen artean %3,9 hazi da, eta pertsona okupatuen artean %1,2.


Interneten ibiltzeko toki nagusia norberaren etxea da oraindik ere, bertatiko konexioak %11 hazi eta erabiltzaile guztien %91k etxetik egiten du. Lanetik egindako sarreretan ez da aldaketarik izan azken urtean. Ikastetxeetatik eta beste lekuetatik – ziberkafe, hotel, aisia-lekuetatik- egindakoak nabarmen jaitsi dira: %10,4 ikastetxeetatik eta %17,9 beste lekuetatik.


Konexioen batez besteko iraupenaren hazkunde nabarmena


Interneteko konexioen batez besteko iraupena 77,1 minutukoa izan da 2010eko lehen hiruhilekoan. 2009ko lehen hiruhilekoaren aldean 27 minutu pasa luzeagoa. Euskaraz nabigatzen duten erabiltzaileen ehunekoa %3,5 hazi da. Ingelesez nabigatzen dutenenak %1,6ko jaitsiera izan du . Gaztelera da oraindik ere hizkuntzarik erabiliena, %4,2 hazi delarik.


Goranzko joera Sarearen bidez egindako produktuen edo zerbitzuen erosketetan


Interneten bidez erosten duten pertsona-kopurua nabarmen hazi da. Urteko lehen hiruhilekoan 32.000 pertsona gehiagok erabili dute Internet erosteko. Guztira, 316.100 izan dira sarearen bidez erosketaren bat egin dutenak, %33,6ko hazkundea 2009ko lehen hiruhilekoaren aldean.


IKT hornikuntzetarako sarbideak gorantz jarraitzen du euskal familia-etxeetan


Informazioaren eta komunikazioaren teknologien ekipamenduek hedatzen jarraitzen dute gure familia-etxeetan. 2010eko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko familia-etxeen %61,4k ordenagailua zuten; 2009ko lehen hiruhilekoan baino %3,4 gehiagok.


Interneterako sarbideari dagokionez 458.000 familia pasatxo dira, %54,9, etxean zerbitzu hori dutenak. 2009ko lehen hiruhilekoaren aldean 30.000 familia berri (%7). Sarera sarbidea duen 14 urte baino gehiagoko biztanleria 110.700 pertsonatan hazi da 2009ko lehen hiruhilekotik.


Familia-etxeetako %90,1ean sakelako telefonoren bat dago. 14 urte baino gehiagoko biztanleak kontuan hartuta, sakelakoa duten pertsonen ehunekoa %94 da.


Biztanleriaren IKT ekipamenduak eta Interneten erabiltzaileak


Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Pilar Martínez Rollón
Tel:+34-945-01 75 31 Faxa:+34-945-01 75 01
Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- prentsa ohar gehiago
Informazioaren gizarteari buruzko inkesta familiei- datu bankua

Elementu Elkartuak

Estatistika Estatistika

Datu Bankua. Serie historikoak Datu Bankua. Serie historikoak

Grafikoak Grafikoak

Prentsa Oharrak Prentsa Oharrak

Txostenak Txostenak

Metodologia eta Kalitatea Metodologia eta Kalitatea

Mikrodatu fitxategia Mikrodatu fitxategia

Definizioak Definizioak

Kode eta izendegiak Kode eta izendegiak

Galdesortak Galdesortak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut