Eustat

Eustat Euskadi.net

2010/02/12ko prentsa-oharra

BARNE MERKATARITZAREN INDIZEA (BMI), 2009ko 4. hiruhilekoa


Euskal AEko txikizkako sektoreko salmentak %5,1 jaitsi ziren 2009ko laugarren hiruhilekoan


2009 urtean, salmenten jaitsiera %13,9koa izan zen termino nominaletan


Eustatek emandako datuen arabera, 2009ko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %5,1 jaitsi ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.


Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %1,1 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.


graf0005697_01_e.png


Sektoreka, handizkako merkataritzan salmenta nominalak %6,7 murriztu dira 2009ko laugarren hiruhilekoan; txikizkakoan %2,3koa da jaitsiera 2008ko aldi beraren aldean.


Handizkakoaren barruan Makineria eta tresneria nabarmentzen da negatiboki; izan ere, %17,5eko jaitsiera nominala izan du. Produktu erdi-landu eta txatarran %7,3ko jaitsiera dago; Ez-elikadurazko produktuen salmentak %3,6 jaitsi dira nominalki eta Nekazal eta elikadurazko produktuak %0,4.


Txikizkakoan merkataritza espezializatuaren salmentak %2,4 jaitsi dira, eta ez-espezializatuan %2,1.


Lurralde historikoen arabera, 2009ko laugarren hiruhileko horretako merkataritza-sektorearen salmenta nominalen jaitsierarik handiena Bizkaian izan zen, urte arteko %-6,6; Araban %-4,1 eta Gipuzkoan %-2,6.

Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %0,9 jaitsi ziren laugarren hiruhilekoan.


2008ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan handizkakoa %0,4 jaitsi da eta txikizkakoa %1,5.


Handizkakoaren barruan urte artekoak ezberdinak izan dira: Produktu erdi-landuen eta txatarraren salmentak %4,2 igo dira; Nekazal eta elikadurazko produktuenak %1,3. Ez-elikadurazko produktuenak %0,5 jaitsi dira eta Makineria eta tresneriarenak %11,5 jaitsi, beti termino errealetan.


Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %2,1 jaitsi dira merkataritza ez-espezializatuaren salmentak eta %1,4 espezializatuarenak.


Euskal AE osoan, 2009ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,9 murriztu da 2009ko laugarren hiruhilekoan.


2009ko urteko balantzea


Urte osoan barne-merkataritzaren salmenten jaitsiera nominal metatua %13,9 izan da. Gipuzkoan %9,8 jaitsi da, Bizkaian %14,9 eta Araban %18,0.


Termino errealetan, Euskal AEn, sektorean %8,9ko jaitsiera dago. Gipuzkoan %5,2, Bizkaian %10,0 eta Araban %11,5.


Aurreko urteko batez bestekoaren aldean, merkataritza sektoreko enpleguak izandako murrizketa: %3,5 ; lurraldeka: Araban %-5,5; Bizkaian %-3,7 eta Gipuzkoan %-2,3.




Ohar metodologikoa: Barne Merkataritzaren Indizean aldaketak eragin ditu europar sailkapen berrira (NACE Rev 2) eta haren bertsio nazionalera (CNAE-09) egokitu beharra. Garrantzitsuena da, txikizkako azpisektorean, jarduera honen etorrera: automoziorako erregaiaren txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan (gasolina-zerbitzuguneak).








Argibide gehiago nahi izanez gero:

Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.es/bancopx/euskara/indice.asp

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut