2009-05-12ko prentsa-oharra
OSPITALE-ESTATISTIKA, 2007. urtea
2007. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetako jarduera kirurjikoak % 4,3 gehitu ziren
Ospitaleko laguntzarako gastua % 11,1 gehitu zen biztanle bakoitzeko.
Eustaten datuen arabera, 2007. urtean % 4,3 gehitu zen ebakuntza kirurjikoen kopurua; ondorioz, Euskal AEko ospitaleetan gehien hasi zen jarduera izan zen. 233.742 ebakuntza egin ziren; horien % 62,4 ospitale publikoetan egin zen eta % 37,6 pribatuetan.
Beste behin, anbulatorioko kirurjia handiak % 10 gehitu ziren 2006. urtearen aldean eta, 2007. urtean, gehien gehitu zen kirurjia izan zen: ebakuntza guztien % 24,3 izan ziren mota horretakoak. Kirurjia mota horrekin gaixoa ez da ospitalean geratu behar. Izan ere, azken hamaika urteetan % 193,6 gehitu dira mota honetako ebakuntzak.
Beste alde batetik, amatasunari lotutako jarduerak ere gehitu ziren: guztira 20.874 erditze izan ziren, hau da, laurogeigarren hamarkadan izandako kopuruen antzekoak. Erditzeen % 86,9 ospitale publikoetan egin zen eta % 13,1 ospitale pribatuetan. Erditze guztien % 14,8 zesarea bidezkoak izan ziren; 2006. urtearen aldean erditze horiek % 5,1 gutxitu ziren ospitale publikoetan, baina pribatuetan % 15 gehitu ziren. Gero eta gehiago dira oraindik ume bat baino gehiagoko erditzeak: % 13,3 gehitu ziren (2006an 435 izan ziren eta 2007an 493).
Grafikoa: Ospitaleetako jarduera kirurjikoaren bilakaera (1997-2007)
Iturria: Eustat
2007. urtean Euskal AEn 44 ospitale zeuden eta horietan guztira 8.048 ohe; hau da, 1.000 biztanle bakoitzeko batez beste 3,8 ohe zeuden. Oheen % 69,8 sektore publikoan zegoen eta % 30,2 pribatuan. Asistentzia-helburua kontuan hartuta, oheen % 69,7 gaixo akutuen ospitaleetan zegoen, % 21,9 psikiatrikoetan eta % 8,4 egonaldi ertain-luzeko ospitaleetan.
Ospitaleetako larrialdi zerbitzuetan 1.094.217 kasuri eman zitzaion arreta. Kopuru hori % 0,5 gutxitu zen eta, orduan, azken hogeita bi urteetako gorako joera aldatu da. Aitzitik, ospitaleratzea ekarri duten larrialdiko kasuen kopurua % 3,8 gehitu zen.
Ospitaleratze arloko laguntza jarduera laburtzen duten oinarrizko adierazleen arabera, ospitaleratutakoen kopurua % 2,7 gehitu zen; halaber, gehitu egin ziren alta jaso zutenen kasuak (% 2,8), baina batez besteko egonaldi orokorra (8,2 egun) eta akutuen ospitaleetako egonaldiak (5,6 egun) aurreko urtekoaren antzekoak izan ziren. Psikiatrikoetan eman ziren okupazioaren ehuneko handienak (% 95), ondoren egonaldi ertain eta luzeko ospitaleetan (% 86), hauetan eman zelako gehikuntzarik handiena aurreko urtearen aldean (% 8) eta, azkenik, akutuen ospitaleetan (% 78,6).
Taula: Euskal AEko ospitaleetako kopuru nagusienen bilakaera
Iturria: Eustat
Ospitaleetako osasun-laguntzak 1.844 milioi euroko gastua ekarri zuen 2007. urtean. Horrela, 2006. urtearen aldean % 11,7 gehitu zen gastua, EAEko ekonomiak izan zuen BPGaren gehikuntza (% 6,7) gaindituz. Ospitaleetako asistentzia-jarduera EAEko BPGaren % 2,8 izan zen 2007. urtean eta biztanle bakoitzeko, batez beste, 861 euroko gastua izan zuen (aurreko urtean baino % 11,1 gehiago). Gastu osotik, 1.751 milioi gastu arruntenak izan ziren eta 93 milioi inbertsioarenak; azken hau, gainera, aurreko urtearen aldean % 53,1 gehitu zen.
Ospitaleetako osasun-sektorean 21.279 langile egon ziren, aurreko urtean baino % 2,3 gehiago. Langileen % 72 (15.325) emakumeak izan ziren eta % 28 (5.954) gizonak. Langile horien artean % 75,8 pertsonal sanitarioa zen eta % 24,2 pertsonal ez-sanitarioa. Langileen kategoria ezberdinen artean, medikuntzakoek izan zuten gehikuntza (% 3) azpimarratu behar da. Ospitaleetako langileen % 88,2ak gaixo akutuen ospitaleetan egin zuen lan, % 7,5ak psikiatrikoetan eta % 4,3ak egonaldi ertain-luzeko ospitaleetan.
Argibide gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea
Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Maite Ugarte
Tel.:+34-945-01 75 47 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es
Datu-bankua: www.eustat.es/bancopx/euskara/indice.asp