![]() |
|
2008/10/31ko prentsa-oharra |
|
INFORMAZIOAREN GIZARTEARI BURUZKO INKESTA-FAMILIAK. 2008ko 2. hiruhilekoa |
|
Prentsa digitala da, oraindik ere, aurreneko postuan web bisitatuenen artean, 2008ko bigarren hiruhilekoan |
|
Bigarrenik, Arabako internautek turismo-webetara jotzen dute; Gipuzkoakoek bankuetara eta Bizkaikoek mezularitzara |
|
2008ko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, Euskal AEko Internet erabiltzaileek gehien bat komunikabideen orrietara jotzen dute, gero aisiara, instituzionaletara, banku elektronikoetara eta bidaietara, Eustaten datuen arabera. |
|
Web orri bisitatuena “elcorreodigital.com” da; Internet erabiltzaileen artean %12,2k jotzen dute bertara, 102.400 aipamen guztira. Hurrengo komunikabide bisitatuenak hauek dira: “diariovasco.com”, %6,2, eta “marca.es”, %3,9. |
|
Komunikabideen ondoren aisiarekin erlazionatutako mezularitzako orriak nabarmentzen dira, “hotmail.com”, esaterako, %4,4k aipatzen du Internet erabiltzaileen artean. |
|
Euskal Administrazio Publikoak eta banku elektronikoek beren postuei eusten diete, web bisitatuenen artean, 2008ko bigarren hiruhilekoan |
|
Eusko Jaurlaritzaren orria, “euskadi.net” toki nabarmenean dago, aipamenen %3,3 , 27.800 bisita; “gipuzkoa.net”ek aipamenen %3,2 ditu |
|
Orri bisitatuenen artean bankuek bezeroei eskainitakoak daude: “kutxa.net”, %3,5ek aipatzen du; “bbk.es” %2,5ek eta “cajalaboral.es” %1,8k, lehengo hiruhilekoaren aldean jaitsi bada ere. |
|
Nabarmentzekoa da “youtube.com” orriaren aurrerapena sailkapenean, 8.enetik 4.enera; “msn.es” lehenengo 10en artean sartu da, 22.800 aipamen, eta 32. izatetik 10. izatera etorri da. |
|
Aurrerapen nabarmenak ere izan dituzte orri hauek: “deviajes.com”, 44.etik 16.era; “viajes.com”, 33.etik 17.era; “turismo.com” 27 postuz aurreratu da, 53.etik 26.era. |
|
Euskadiko Internet erabiltzaileen artean %97,5ek “google” bilatzailea erabiltzen du |
|
Google da Euskadiko Internet erabiltzaileen bilatzaile kutuna; gainerakoak bazterrera bultzatu ditu. Kolektibo honen %97,5ek, 15 urte eta gehiagoko 900.000 mila internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia; %2k Yahoo eta %0,2k Terra Google-ren erabiltzaileak 2008ko bigarren hiruhileko honetan 40.000 gehiago dira. |
|
|
|
Internet erabiltzaileek gehien aipatu dituzten 20 weben zerrenda. 2007ko IV. hiruhilekoa eta 2008ko II. Hiruhilekoa (milakotan) |
|
|
|
Iturria: Eustat |
|
Argibide gehiago nahi izanez gero: |
|
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística |
||