![]() |
|
2008/11/27ko prentsa-oharra |
|
2005-2006 ADIERAZLE DEMOGRAFIKOAK/2006 INKESTA DEMOGRAFIKOA |
|
Gertakizun demografikoen bilakaerak sinplifikatu egin du Euskal AEko familien egitura |
|
Euskal demografia bizi-itxaropen handiak eta ugalkortasun eta ezkontza-tasa apalek ezaugarritzen dute |
|
1996-2006 bitarte 104.000 bat familia sortu ziren Euskal AEn, hazkunde-erritmo hori biztanleriarena baino askoz biziagoa zelarik; ondorioz, familien batezbesteko tamaina 1996ko 3,1etik 2006ko 2,6ra pasatu da, Eustaten datuen arabera. |
|
Ugalkortasunaren eta bizi-itxaropenaren bilakaeraren ondorioz, pertsona bakarreko familiak %61 hazi dira, eta seme-alabarik gabeko senar-emazte edo bikoteak %51 azken hamar urteetan. Lagun bakarreko familien hazkundearen arrazoi nagusia bizi-itxaropenaren hazkundea izan da, handiagoa emakumeen kasuan, zeinak baitira familia horien %61. Seme-alabarik gabeko bikoteen familietan eragina izan du laurogeiko urteetako ugalkortasun jaitsierak: haur gutxiago, orduan horiek denak independizatu daitezen denbora gutxiago behar. |
|
1. grafikoa. Familia moten bilakaera. 1981-2006. Euskal AE |
|
|
|
Iturria: Eustat |
|
|
|
Bilakaera hau bi gurasoek eta haurrek osatutako familien kalterako izan da: 1986an familien %63 ziren, 2006an %41 baino gutxiago; horrez gain, batezbesteko tamaina txikitu egin da (4,3 pertsonatik 3,7ra). Haurrak badituzten famili moten jaitsiera areagokoa litzateke gurasoenean denbora gehiago pasa ez balute. Azken bosturtekoan seme-alabak 29 urte baino gehiagorekin, batez beste, irteten dira gurasoenetik; orain hogei urte 24,6 urte ingurukoa zen adina. |
|
2001etik 2006ra lagun bakarreko familietan 16.000 gutxiago ditugu, baina gehiago jaitsi dira (%-30,4) aitaz eta seme-alabez osatuak amaz eta seme-alabez osatuak (%-15,4) baino. |
|
Orain hogeita hamar urte pertsonen ia %100 ezkondu egiten ziren; gaur egun %40k baino gehiagok ezkongabe iraungo du. Gainera, lehen ezkontzaren adina igoz doa: 33,8 urte gizonentzat (1976an baino 7,2 urte gehiago) eta 30,8 emakumeentzat (1976an baino 6,6 urte gehiago). |
|
Belaunaldien datuei begiratuz gero ezkongabe ez direnen proportzioa, 50 urte betetzean, %86 da gizonentzat eta %95 emakumeentzat. 50eko urteetako belaunaldiek, ezkontza-historia oso-osorik ikusteko moduan gauden azkenek, jaitsiera nabarmenak dituzte ezkontza-intentsitatean, arrazoia 25-34 urte bitarteko ezkontza-tasen jaitsiera delarik. |
|
Historikoki harremana dago batez besteko adin handiaren eta ezkontza-tasa intentsitatearen jaitsieran; biztanleriaren proportzio gero eta handiago bat betirako izango da ezkongabea. |
|
Belaunaldien amaierako ondorengotza uneko ugalkortasun mailetara gerturatzen ari da |
|
1956-1960 bitartean jaiotako emakumeen belaunaldiak ez du ordezkapena ziurtatzen –emakumeko 2,1 haur-; amaieran, 1,6 ondorengo izan dituzte. 15 urte lehenago jaiotako belaunaldiek 2,4 haur izan zituzten. |
|
Belaunaldi-ordezkapenik eza azaltzen duen arrazoia hirugarren eta ondorengo seme-alaben errotiko jaitsiera da: 1946-1950 bitartean jaiotako emakumeen haurren %23 izan ziren; eta 1961 eta 1965 bitartean jaiotakoen %6. |
|
Amaierako ondorengotzak hain baxuak dira 20 urtetan baino gehiagotan urteko ugalkortasun-adierazleak ñimiñoak izan direlako. 2005ean seme-alabak 1,2 dira batez beste, 1975eko 2,7tik oso urruti; ez dezagun ahantz, halere, 1994ko minimoa 0,9 izan zela. |
|
|
|
Bizi-itxaropenak haziz dirau |
|
Euskal AEko gizon zein emakumeek bizi-itxaropenaren etengabeko hazkundea izan dute. Orain hogeita hamar urteko adierazleak (69,6 urte gizonentzat, 76,9 emakumeentzat) ikusita, bizi-itxaropena 7,4 urtez hazi da emakumeentzat eta 7,6 gizonentzat). Urtean-urtean hiru bizi-hil irabaziz, gizonena 77,2 urtetan da eta emakumeena 84,3tan. Bi sexuen arteko aldea orain 15 urteko 8,7ko maximotik 7,1 urtera etorri da. |
|
1. taula Zenbait lurralde garatutako bizi-itxaropena jaiotzean. 2005. |
|
|
|
(*) 2003. urtean |
|
Iturria: Eustat, Eurostat eta NBE |
|
Tumoreak dira mehatxurik handiena bizi-itxaropenerako. Tumoreak erabat desagertuko balira, gizonen bizitza lau urtez baino gehiagoz luzatuko litzateke, eta emakumeena hiru urte eta erdiz baino gehiagoz. Kanpoko heriotza-kausek berriz, urtebete baino gehixeagoko bizitza kentzen diete gizonei eta lau hilabete pasa emakumeei. |
|
Argibide gehiago nahi izanez gero: |
|
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística |
||