![]() |
|
2008/07/04ko prentsa-oharra |
|
JAIOTZEN ESTATISTIKA (JAIE) izen ugarienak |
|
Ikerrek eta Anek segitzen dute izen ugarienak izaten azken hiru urteetan |
|
Gurasoek euskal izen bakunetara joten dute |
|
1996tik hona, Ane da neska-izena aukeratzeko orduan gurasoen kutunena. Informazioa Eustatek jakinarazi du, Euskal AEn 2004-2006 artean jaiotakoei ipinitako izenez ari delarik. Bigarren Irati dator, hirugarren Naroa, gero June, Uxue, Leire eta Nahia. |
|
Ikerrek ere eutsi egiten dio gurasoen gustukoena izateari; ondoren, Jon eta Unai. Eta gero Ander, Mikel eta Oier datoz tropelean. |
|
Erregistro Zibilak gehienez bi izen bakun edo konposatu bat jartzeko aukera ematen du; gurasoek bakun batera jotzen dute. |
|
Ehun izen ugarienen artean Jon Ander konposatua bakarrik agertzen da, mutilentzakoez ari garela; Mariarekin osatutako neskentzakoak, hain ugariak zirenak, ez dira agertu ere egiten. |
|
Izen bereko grafia ezberdinak |
|
Euskal izenak dira nagusi, batzuetan bi grafia agertzen direlarik: Ane-Anne, Itxaso-Itsaso, Leire-Leyre, Jon-Ion, Aritz-Haritz. Bikote hauek denak, Itsaso eta Ion izan ezik, 100 ugarienen artean daude. |
|
Maria eta Miren bikotean izan ezik, izen baten euskal forma nagusitzen da; horixe gertatzen da Ane-Ana, Xabier-Javier, Jon-Juan, Mikel-Miguel bikoteetan. |
|
2006ko estatistikan 1.511 neska-izen ezberdin agertzen dira, eta 1.358 mutil-izen. Horietatik, behin bakarrik agertzen dira 1.015 neska-izen eta 955 mutil-izen. Izen txinatarrak, afrikarrak, arabiarrak, italiarrak, anglo-saxoiak e.a. agertzen direlarik. Erabilitako izen-kopurua, 1999tik, %58,6 hazi da mutilen artean eta %44,3 neskenean. |
|
|
|
1.taula: 25 izen ohikoenak azken hiru urteotan |
|
|
|
Iturria: EUSTAT. Jaiotzen estatistika |
|
Argibide gehiago nahi izanez gero: |
|
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística |
||